BLEN 4 pertsonalitate antzeko bezain ezberdinen batzearen emaitza da.
Musikarekiko pasioak batu zituen gazte musikari hauek estilo amalgama eta sentimentu nahasketei bidea irekiz, BLEND taldea sortuz.
Gazte taldea 2011. urtearen amaieran osatu zen. Bakoitzaren taldeak banatzearekin batu ziren 3 kide : SARA (ahotsean), MAXI (Gitarran) eta LANDER (Baterian).
Melodiak eta erritmoak ondo sonatzen zuten, baina zeozer falta zitzaien. Suerte asko izan zuen taldean JESUS-ekin topatzerakoan, Maxi-ren lagunarekin. Talde kideen konpenetrazioa erabatekoa izan zen eta horrela jaio zen BLEND.
Agertzen ziren konpromezuak bete nahian, taldeak talde handienen bertsioak abestea erabaki zuen. Klasikoak, baina gaur egungokoak ere. 2012-ko Apirilean iritsi zen denko espero zuten “DEBUT”-a. DOKA-n eman zuten lehenengo kontzertua sorpresa eraginez eszenaratze ikaragarria dela eta. Ondoren, OLATU TALKAn aritu ziren eta hilabetero UXOA tabernan.
Nahiz eta testuinguruak alderantzizkoa ematen zuen, BLEND ez zen bertsioak jotzen zituen talde bat. 2012ko uztailan BLEND-ek bere lehenengo abestia argitaratu zuen “EL CAMINO” Hondarribiko Uxoa tabernan. Letra adierazgarria, ahots beroa, beste leku batera bidaiarazten zaituzten melodiak eta erritmo potenteak.
Gaur egun BLEND-en bere musikaz gozatzen du, EGIAko Virgen del Carmen-eko lokalean eta oso pozik dago MAXI-k asteburu honetan irabazitako sariaz INTXAURRONDOko kultur etxean. Izan ere MAXI-k 2013-ko “PUA DE ORO” leihaketa irabazi du larunbat honetan.