EHZ 2014 bigarren eguna ederki hasi da baina ekaitzak astindu du Lekorne. Dena den dena aurrera doa! Guk atzoko eta gaurko audioak izan ditugu: Mexican Institute of Sound-ekin elkarrizketa, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertuaren abesti bat, goizeko kronikak, Sustrai Kolina eta Igor Elortza bertsolari saioa, Batisekin zuzenean konexioa… uffff! A ZER JAIALDIA!
Bihar elkartasun eguna izango da eta denok joateko deia egin dute. Bihar egun potentea da, goiz-goizetik hamaika ekitaldi/ekintza izango dira eta proiektu izugarri hau laguntzeko aukera onena bertara egunpasa joatea da! Animo denoi!