IRRATSAIO BAT EGIN

Ttanttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke.

Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu normalerako garbiketa eta bestelako lanetan parte hartzea izanik. Irratsaio mota desberdinetara gaude irekita, bai musika estilo desberdinetakora, bidaien ingurukoa, sukaldaritza, elkarrizketak, teknologia berrien ingurukoak,… bota zuen proposamena!!

IRRATIAN PARTE HARTU ETA LAGUNDU

Bestetik ez da ezinbestekoa irratsaio bat egitea irratian parte hartu ahal izateko, webgune honetan kolaborazioak ere asko eskertuko genituzke; musika, albisteak, kontzertuak, elkarrizketa edo diskoen kritikak eta bururatzen zaizkizuen beste hainbat gauza bere lekua izan dezakete hemen.

Talde baten kidea, musikaria edo abeslaria bazara, zure lanak bidali ditzazkezu irratira formatu fisikoan edo era digitalean posta elektroniko bidez. Gustora jasoko ditugu zure lanak eta irratian jarriko seguro! Irratsaioren batekin identifikatzen baduzu zure musika IRRATSAIOAK atalean zuzenean aurkitu ahalko duzu irratsaio bakoitzaren informazioa eta berarekin kontaktatzeko erarik azkarrena.

Irratigintzaren alderdi teknikoetan laguntza eskeintzeko, kolaborazio puntualak etab., laguntzeko prest zaudeten guztiok ere zalantzarik gabe gurekin harremanetan jar zaitezkete KONTAKTUA orrialdean duzuen formulario, e-posta edo telefonoaren bidez.

Irratiko kideak hilabete bakoitzeko lehen asteartean elkartzen gara gaueko 20:00tan irratiaren lokal berean, zure irratsaio proposamena edo bestelako edozein kontu aurrez aurre azaltzeko aukera duzu. Irratsaio bat nola egiten dugun ikustera ere etor zaitezke edota telefonoz deitu gaitzakezu irratsaioetan parte hartzeko zuzenean (ez bakarrik diska edo kontzertu sarrerak zozketatzen ditugunean!!).

Musikari dagokionez, etxeko ganbaran gordetan dituzun hautsez betetako LP eta diska zaharrak irratiari eman nahi ezkero, kontaktatu gurekin.

Azkenik, diru laguntza eskeini nahi badiozu irratiari, bi era dituz hau egiteko, bazkide izanez edo dohaintza puntual bat eginez. BAZKIDEAK atalean duzu honen inguruko informazio guztia.