ROTOTOM 2013 KRONIKA #2 IGANDEA 18

Egunon familia! Hementxe jarraitzen dugu festibaleko hirugarren egunean, bi egunez euriak busti ostean, benetako beroak egin du azkenean bere agerraldia eta orain, itzaletan ere kiskaltzen!!!! Goazen ba harira. Atzo, kala eder batean gorpu eta arima freskatzen egon ondoren eta mediterraneoko uretanondo murgilduta eta gero, Festibaleko non-reggae kontzertu bat ikustera hurbildu ginen Main Stage gunera: LA…
, , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Egunon familia! Hementxe jarraitzen dugu festibaleko hirugarren egunean, bi egunez euriak busti ostean, benetako beroak egin du azkenean bere agerraldia eta orain, itzaletan ere kiskaltzen!!!!

P1030112

Goazen ba harira. Atzo, kala eder batean gorpu eta arima freskatzen egon ondoren eta mediterraneoko uretanondo murgilduta eta gero, Festibaleko non-reggae kontzertu bat ikustera hurbildu ginen Main Stage gunera: LA PANDILLA VOLADORA. Estatuko zenbait artistak osatutako taldea da: Jairo (Muchachito Bombo Infierno, kitarra eta ahotsa), Albert Pla ( kitarra eta ahotsa), El Lichis (La Cabra Mecánica-ko buru zena, baxua eta ahotsa), Tomasito (tabla flamenka eta ahotsa) eta El Canijo de Jérez (Los Delinqüentes taldeko kide ohia, kitarra akustikoa eta ahotsa ). Rumba, sasi-reggae eta estilo anitzez bustitako saioa, taldekideen abesti ezagunez josita, Delinquentes, La cabra mecánica… talde aski ezagunen abestiak. Guretzat gailurra Albert Pla-ren “”Insolacion” abestia izan zen.

Geroxeago, PROTOJE eta INDIGGNATION bere bandaren txanda iritxi zen. Gaur egungo roots reggae musikaren ardatz berri bezala hartua izan da jamaikarra. Hasieran erropaz lepo agertu zen (Jaka, txano…) eta erritmo geldo zein iluneko abestiekin hasi zuen saioa, roots erritmo puraren maitaleen irrikarako. Horren erakusle,  Hugh Mundell rootsman handiari egindako homenaldi txiki bat egin zuela aipatu behar dugu, lehen abestian  “Going Places” abesti mitikoaren hitz sorta polit bat botaz kontzertuaren nondik norakoa garbi utziz. “Pull-up” gutxi eta abestien aukeraketa zorrotz, konziente eta ona egin zuen jamaikarrak. Bandaren soinua ikarragarria eta oso konpaktua zen, gainera Korg Triton sinterik gabe reggae egin daiekela erakutsi zuten, soinu klasikoagoak aukeratuz. Kontzertu desiragarria eta sorpresa oso ona guretzat, izan ere, ez baikenuen artista honen berri askorik. Hementxe duzue Hendrix-en antzera kitarra jotzen duen taldekide batekin. Azpimarratzekoa da bere abesti baten bertsio bat ere eskaini zuten hauxe argudiatuz: “jamaikarrak gara eta Jamaikan, gogoa hematen diguna jotzen dugu!!!” Txapo!!!

P1030113

Hurrengoa eta bide batez, Main Stage guneko azken artista agertu zen: U ROY. Arestian berari buruz esan ez den zerbait esatea ezinezkoa zaigu. Beti bezala, plazer handi bat artista aski ezagun honen kontzertuaz gozatzea, gure Daddy U-Roy!! Bandak lan txukuna egin zuen, besteak beste Bo Pee gitarrista mitikoak osatuta. Ez zen kitarra jolearen egunik onena izan. Nota hobea jarriko diegu koru lanetan ari ziren IJ Chris eta Windsome Benjamin abeslari bikote paregabeari, “aitonak” berak bakarrik dakien moduan erritmoarekin jolasean ari den bitartean oinarri melodiko itzela eskaintzen baitzuten.

Noski, nota altuena U ROYrentzat izan zen. 70 hamarkada bizkarrean eta oraindik han eta hemen jendea aho bete hortz uzten jarraitzen du. Entzuleak beti berotzen dituen klasikoak  (“Wake the Town”, ”Wear You to the Ball”, “Runnaway Girl”, “Soul Rebel”…) 2013 ateratako bere azken diskoko abestiekin nahastu zituen ( “Evony Eyes” adibidez). Horixe ba, luxu izugarria maite dugun musika honen giltzarrietako baten saio honetaz gozatzeko parada izatea. Hementxe duzue argazkitxo bat:

P1030123

Hauxe beraz, Main Stage guneko atzoko programazioa. Hurrengo geldialdia SKA CLUB gunean, bertan  aurtengo Rototom festibaleko une berezi baten txanda iritxia baitzen: ROY PANTON & YVONNE HARRISON Bikotearen kontzertua.Liquidator sello madrildarraren eskutik plazaratu duten azken errekopilatorioaren aitzakiarekin, 2013ko edizioara gonbidatu dituzte. Honela, Peninsulan estreinekoz dugu bikote hau. Ska eta Rockstady estiloekin hasi ziren eta 30 urtez reggae eszenatik kanpo egon ostean, berriro elkarrekin  hasi zirenlanean eta baita maitemindu eta ezkondu ere!!!

BANDITS, Castelloko bandak lagunduta, lehen aipatutako diskoko abestiak (Studio Recordings 1961-1970) eskaini zituzten pixkanaka, besteak beste“Danger”, “Two Roads” eta  “Join Together” abestiak joz. Baita The Shifters bandarekin, euren aurtengo singlea aurkeztera ausartu ere. Horixe ba, ezenatoki gainean urte mordoa daraman jende dotore eta humila. Bertan zegoen afizio skinheadak bereziki gozatu zuen dantzan. Poz handia beraz, Main Stage naiz Dub Station guneetatik at bizitzak jarraitzen duela jakitea. Honela ba, argazkitxo honekin bihar arte!!! Muxu pilla!!!!!

P1030139

Leave a Reply