Dagoeneko azken txanpan gaude, izerdi usaia eta beroaren ondorio den puztumena, eguneroko ogia dira! atzoko eguna musikalki mundiala izan zen, egun ederrenetarikoa egia esan! menu musikal bikaina, eta eguraldia, zeresanik ez: lainotuta baina bero, haize bolada miragarriez lagunduta!
Horace Andyrekin hasi genuen gaua, Anthony B-ren ordez etorri zena. Izugarrizko kontzertua eman zuen, bere hit-ak, bertaratutako edozeinek abesten zituelarik. Skylarking, Every Tongue Shall Tell, The love of a Woman edota Cuss Cuss izan ziren milaka pertsonek gozatu ahal izan genituen abestiak. Backing band gisa, Lloyd Parks handia genuen We the people band banda Jamaikarrarekin.
Kontzertua bukatuta, postu Jamikarrean arroza jan genuen babarrun eta Ital saltsarekin, Trenchtown estiloan, indarberrituta joateko Nneka ikustera! Zur eta lur utzi gintuen emakume honen ahotsak, jarrerak eta kontzertuak, hamarrekoa ematen diogu! Africans abestia izan zen arrakasta gehiena izan zuea jendartean; oso serio agertu zen kontzerttu osoan zehar, haseran txamarra handi batekin eta burua tapatuta. Gerora txamarra kendu eta dantza afrikar batzuk ere dantzatu zituen. Txalo bero bat bere jarrera kritiko eta indartsuarengatik, espero dugu berriro ikuisi ahal izatea.
Leroy Sibbles artista Jamaikar mitiko eta maitatuak jarraitu zuen Main Stageko menu musikala aberasten. Mundiala, aparta azaldu zen Leroy, Heptonesen kantu ezagunenak jotzen, Studio Oneko soinuarrekin, bihotz guztiak konkistatuz!
Equal Rights, Party Time edota Rockers pelikulako soinu banda den Book of the rules abestiak izan ziren besteak beste oilo ipurdia jarri zigutenak.
Lloyd Parks eta We The People Bandak jarraitu zuen backing band lanetan, baita gerora etorri zen John Holtentzat ere. Espero ez genuen energia indartsu eta freskoarekin azaldu zen John Holt eszenatokian, errepertorio bikain bat eskeiniz eta bere sentimendu baita energia mundiala transmitituz. Up park Camp, Stilling Stilling, Ali Baba edota A Love I can feel abestiekin danoi dantzaraziz.. Bikaina beraz gau honetako menu musikala, lehenengo plateretik postrera, guztia gustatu zitzaigun!
Aipatzekoa ere gau honetan Dj Kunta Kunta di Fyah lagunak pintxatu zuela Roots Yardean, agur bero bat berarentzat gure webetik!
Kontzertu honen ostean, gure oinek aguantatu zuten arte, bueltaka ibili ginen Ska klubetik eta Show Casetik, bi gune hauetan baitziren Chacha txinatarrak eta Blackup Bartzelonarrak. Atzoko gauean ez ginen Dub Stationetik pasa baina badakigu Zion Train ingelesak bere onena eman zuela Rototomeko gunerik ilunenean.
Gaur azkeneko eguna dela eta, ez ginen asko berandutu ohera joaten, gaur, Misty in Roots edo Damian Marleyekin dantza asko egiteko asmoa dugu eta! Muxu eta besarkadak Benicassimetik!