Noisean Behin

Irratiko kide beterano batek larunbatero juergan atera baino lehen egiten duen saioa. Dibertigarria kañeroa, badakizu NOISEAN BEHIN entzugai zeure irratixan.

ZUZENEAN

ERREPIKAPENA

Irratiko kide beterano batek igande goizero egiten duen saioa. Dibertigarria kañeroa, badakizu NOISEAN BEHIN entzugai zeure irratixan.

AZKEN IRRATSAIOAK

NOISEAN BEHIN!!!!!

Hoooli. Bueltan gara alperkeriak ekarritako etenaldi txiki baten ondoren. Eta nola bueltatu, arraioa! Blues+rock+metal hirukoa beti bezain gozo, beti bezain beharrezkoa. Entzun nahi ez baduzu ez entzun, baina artaburu bat izango zara eta amona batekin borroka hasi eta galdu egingo duzu asten honetan autobusean.

NOISEAN BEHIN!!!!!

Tok tok! Nor da? Mezularia, pakete bat dut zuretzako. Eta zer dago paketean? BOOOOOOOM!!! NOISEAN BEHIN!! Beste behin ere programa gozo gozoa, blues, rock, heavy hirukoan. Ez baduzu entzun nahi ez entzun, baina kagapokito bat izango zara eta auzoak galtzerdi bustiak botako dizkizu aurpegira

NOISEAN BEHIN!!!!!

Ding, dong! Nor da? NOISEAN BEHIN!!! Gozo gozo ibli gara irratian beste behin ere. Blues+rock +heavy. Betikoa. Dena ondo. Dena guay. Entzun nahi ez baduzu ez entzun, baina tontolapiko eta pitlinximur bat izango zara eta zure bizilagun guztiak tronpeta ikasten hasiko dira denak batera zuri porkulo emateko intentzio bakarrarekin.

NOISEAN BEHIN!!!!!

Kuku!! Nor da? NOISEAN BEHIN!!! Saio majo-majoa, beste behin ere, meakuen dioseko musika goxoa eta humore paregabea programa deitzen diodan tontakeri zoragarri honetan. Entzun ez nahi baduzu ez entzun, baino memelo bat izango zara eta hurrengo 508 puzkarrak sorpresarekin joango zaizkizu.

NOISEAN BEHIN!!!!!

Hooli. Gaurkoan ere izugarrikeri asko eta gehiago gure irrati maite honetan. Ze irratian? TTANTTAKUN IRRATIAN!!!! Blues goxoa, rock mardula eta bukatzeko, penak zokora, HEAVY METALLLL!! Entzun nahi ez baduzu ez entzun, baino txiruloker pitotorzido bat izango zara eta zure nagusiari ama deituko diozu lanean hiru aldiz jarraian.
Ikusi Noisean Behin(r)en bidalketa guztiak