Hemen da Ttan Ttakun irratiaren Android aplikazioaren bigarren belaunaldia!

ttnmobile_banner

Aplikazioa guztiz eraberritu dugu, Android plataformak eskeintzen dituen hainbat funtzionaltasun berrietara egokituz:

  • Material Design
  • Chromecast-ekin bateragarria
  • Sinkronizazio automatiko eta energia efizientea

Honetaz gain eduki berri mordoa gehitu diogu baita ere: elkarrizketak, musika taldeen informazioa, disken aurkezpenak, kontzertu agenda… eta etortzeke dena!

BETA fasea

Hilabetetetako garapenaren ostean BETA fasean sartu gara!

Fase hontan funtzionaltasun / bugfix / … berriak gehituko zaizkio aplikazioari, baina, eskutartean izan dezakegu dagoeneko! Zuen laguntzarekin aplikzazioa amaitzea eta fin-fin uztea lortuko dugu!

Animatu eta bilakatu zaitez TTNBETATESTER!

 

ttn_julian_meme(Klik egin argazkian eta TtnBetaTester bilakatu)

Google+ komunitatean zuen iritziak, oharrak, zalantzak zein akatsak bildu nahi ditugu.

Komunitatera esteka