ADK - Hiru kolore: Urdina

ADK – Hiru kolore: Urdina

Hiru kolore: urdina pelikulako soinu banda (Zbigniew Preisner-ek konposatua) izan dugu. Pelikula honek musikaren sormena du ardatz eta protagonistaren askatasuna ere bai. Pelikulan, soinu bandan agertzen den abestietako bat (Europaren batasunerako abestia), amaierarik gabe geratu da eta protagonistak konposatzen amaitu edo ez erabakiko du. Abesti honen letraren itzulpen bat irakurri dugu.    


(Urt. 3) gaur ez dago #apurdezagunkatea

(Urt. 3) gaur ez dago #apurdezagunkatea

Gaur ez dugu #apurdezagunkatea irratsaiorik izango. Musika eta zinemari buruz egiten ari gara saio berezi bat eta laster prest izatea espero dugu. Folk musika izango duzue ordu betez, 20:30-21:30 tartean, eta bihar astelehena Charlie Parkerri eskeinitako saioaren errepikapena. Ondo izan eta ikusi arte. 107.2 eta 107.7 FMan entzun gaitzakezu Donostialdean eta baita ttanttakun.org webgunean ere … Continued



ADK - Charlie Parker

ADK – Charlie Parker

Charlie Parker saxofonista protagonista nagusia izan dugu. Bere musika entzun dugu eta Julio Cortazarrek eskeini zion “El perseguidor” (Las armas secretas) ipuina gogoratu dugu. Jazz musika 52 minutuz ordu bakarrean, on egin eta ikusi arte.


ADK - God Help the Girl (2014) soinu-banda

ADK – God Help the Girl (2014) soinu-banda

Gaurkoan zinemako musika izan dugu, soinu-banda bat. God help the Girl pelikula ko soinu banda, God Help the Girl taldeak eginikoa eta taldea beraren sorrera kontatzen duena fikzioarekin nahastua.


Musika klasikoa eta umeak

Musika klasikoa eta umeak

Gaurkoan musika-klasiko hautaketa bat izan dugu “Nola hitz egin musika klasikoaz umeei, Pierre Charvet” liburuak eginikoa. Egile hauek izan ditugu: Bernstein Schubert Mozart Bach Bizet Beethoven * Saio guztian zehar “Miren Aranburu ensemble” -ren musika entzun da fondotik


#Ttanttafest16 (eguneratua)

#Ttanttafest16 (eguneratua)

Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan aurten izugarrizko kartela osatu dugu, kanpoko bi talde bikain eta bertako bi talde ezin hobe areto nagusian eta galdara-gelan DJak, MJak, performanzea, irratsaioa zuzenean eta batez ere giro ona. Hartu zuk ere parte Donostiako irrati euskaldun librearen 2016.ko festan. * Laster arte        


Programazioan berrikuntzak

Programazioan berrikuntzak

OHARRA: Informazio honek aldaketak jasan ditzake, horregatik informazio eguneratua jakiteko: www.ttanttakun.org/programazioa * Entzuleok, HAU DA Ttanttakun irratiaren PARRILLA * IRRATSAIOAK IGANDEA Bazterrik bazter ( 18:30-20:00, errepikapena astelehenetan 09:00-10:30) Apur dezagun katea ( 20:30-21:30, errepikapena astelehenetan 13:00-14:00) Stock13 ( 22:00-23:30, errepikapena ostegunetan 17:00-18:30) ASTELEHENA SAIO BERRIA! Klitto! atari digitaleko kideek feminismoari buruz egingo dute Urtarriletik aurrera … Continued


ADK Toulouse-Lautrec Moulin Rougen

ADK Toulouse-Lautrec Moulin Rougen

Gaurkoan Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lana izan dugu. Moulin Rouge (1952) pelikulako musika izan dugu eta Camenbert helburu (Jon Alonso) liburuko testuak ere. Abestien zerrenda Moulin Rouge (1952, John Houston zuz. Georges Auric mus.) Suite Polka Waltz Quadrille It’s april again Can Can Akordeoia Aktuazioa izenik gabe Bonus track Where is your heart, Gene Pitney


Apur dezagun katea irratsaiorik ez da izango Azaroaren 22an

Apur dezagun katea irratsaiorik ez da izango Azaroaren 22an

Gaur ez da izango Apur dezagun katea irratsaiorik, soinudun itsasontzia ttanttakun irlan enkaiatuta geratuko da deskansatu eta musika eta arteari buruz prestatzen ari naizen saioa hobeto prestatu ahal izateko. Irratsaioaren ordez, FOLK musika izango da ordu horretan. Datorren asterarte, ez zaitzatela aspertu eta izan irrati bat zure alboan! Aitor Perez


ADK - Flashdance, 1983

ADK – Flashdance, 1983

Musika eta zinema izan ditugu gaurkoan eta Flashdance pelikulari eskeini diogu saioa. Soinu bandako abestiak entzun eta istorioa gogoratu dugu. Abestien zerrenda: He’s a dream – Sandi Sinnamon Maniac – Michael Sembello Manhunt – Karen Kamon Love theme from Flashdance – Helen St. John Lady, lady, lady – Joe Esposito Imagination – Laura Branigan Romeo … Continued


Gartzelako poemak, Joseba Sarrionandia

Gartzelako poemak, Joseba Sarrionandia

Gaurkoan musika eta literatura izan dugu. Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak liburuko poemak ENTZUN ditugu, talde hauek musikatuta Beste poema batzuk, Joseba Sarrionandiaren ahotsean entzun ditugu edo errezitaturik.