[KONPONDUTA] Podcast gabe, egun pare bat, egon gara

[KONPONDUTA] Podcast gabe, egun pare bat, egon gara

Konpondu dugu eta beraz martxan da, berriro ere, podcast sistema, irratsaio guztien grabazioak entzuteko aukera ematen duena. Saioren bat, agian, grabatu gabe geratu da eta hori dela eta ez duzu aurkituko artxiboan, sentitzen dugu. Laster arte, Aurreko mezua: Abuztuaren 16koak dira, entzungai dauden azken saioak. Agian, bilatzen ari zaren grabazioak ez daude, sentitzen dugu eragozpena.



ADK 098 - Xabier Montoia. Musika eta Poesia

ADK 098 – Xabier Montoia. Musika eta Poesia

Saio honetan izan ditugu Xabier Montoiak idatzitako letrak dituzten musikak. Xabierrek, berak, idatziatako poemak errezitatu ditugu eta baita beste zenbait “poesia” gehiago ere.





ADK 095 - Udarako komikiak

ADK 095 – Udarako komikiak

Bi komiki, Sansamba (Norma) eta Txinara bidaia (Harriet) eta pelikula bat La chica desconocida (2016) izan ditugu protagonista



KABLE 02 - Apur dezagun katea berezia U-12, 16:00 asteazkena

KABLE 02 – Apur dezagun katea berezia U-12, 16:00 asteazkena

Kaixo lagunok, Uztailaren 9.an ez da Apur dezagun katea-rik izango. Horren ordez Uztailaren 12.an, 16:00-17:00 berezia egingo dugu, Elena Martinez gonbidatua irratian dugula. Izan gure bidaide euskarazko kulturan zehar, 107.2 eta 107.7 FM Donostia eta inguruan bazaude edo ttanttakun.org zauden lekuan zaudela.    




ADK 091 - Bi urte antenan!

ADK 091 – Bi urte antenan!

Bi urte bete ditugu antenan eta atzera begirada bat egin dugu, denboran bidaia. Musikala izan da gainera, izan ere Gabriel Aresti-ren poema musikatuak entzun ditugu saioan zehar.