Badator TTN MOBILE berria!
Badator Ttan Ttakun irratiaren Android aplikazio berria!
Badator Ttan Ttakun irratiaren Android aplikazio berria!
Batistek (Ez Da Mutu) irratiaren 20. urteurren festaren bideoa egin du! Hona hemen gau izugarri haren irudi batzuk: Bide batez, gau hartan bertan KARKELek eskeinitako emanaldia entzun dezakezu gure webgunean bertan!
Gaurko (martxoak 26) BERRIKUNTZAK atalean PELAX-en Cowboy’s Orchestra Saioak diska berria entzun ahal izango degu primizia mundialean! Hurrengo egunotan plazaratuko den diska hau entzuteko aukera, beraz, gaur 23:00tatik aurrera!
Dagoeneko ikusgai daude #ttanttafest2015 jaialdiko argazkiak Makoki-ren flickr-ean!
Ruper Ordorikaren diska berria! Giltz gordea Bizitza eder denean Atako bandan Zerutik gertu ez da ondo egoten Liluraren ondotik Euria atergabe Ordu txiki horietan Orain barre, orain negar Egia da Itzala Isidrorena Leo Abrahams: Gitarrak. Simon Edwards: Baxua. Kontrabaxua. Kenny Wollesen: Bateria. Perkusioak. Vibraphonoa. Ruper Ordorika: Ahotsa. Gitarrak. ELKAR argitaletxea.
Larunbatero egiten den Noisean Behin irratsaioak oporrak hartuko ditu apirila buklaera arte gutxi gora behera, ondoren musika bikainarekin bueltatuko da Noisean Behin irratsaioa!
Aupa guztioi! Izugarrizko sorpresa daukagu eskutartean, aurkezpen itzela! Zuek guztiokin…….. Ttan Ttakun Mobile!! Android gailuetarako Ttan Ttakun irratiaren aplikazioa da eta aukera asko ematen ditu irratiaz gozatzeko. Ez galdu denborarik eta hasi dadila festa!! Webgunean bere txokoa prestatu diogu, bertan topatuko duzue informazio guztia! Ttan Ttakun Mobile eta zuzenean deskargatu nahi baduzuen hona hemen esteka:
Bihar, 2013ko irailak 26an, eguerdian punttu-punttuan (12:00) izugarrizko aurkezpena egingo dugu. Adi egon irratiari, webguneari eta sare sozialei, sorpresa itzela prestatu degu eta!
Aurten Hernaniko Molotoff irrati libreko kideak lagunduko ditugu Sanjuanetan antolatzen duten txozna/eszenatokian. Ostiralean (ekainak 21) hasi eta ostegunerarte (ekainak 27) bertan izango gera jaigiro eta musikaz blai! Eszenatokian gertatzen dena irrati bidez entzuteko aukera izango da (dena ondo ateratzen bada): Molotoff irratian (91.8FM) eta Ttan Ttakun irratian (107.2FM), eta baita interneten bidez ere. Giro ederrean … Continued
Azkenean! Ostiral dexentetan kale egin ostean Teknomadak berriro airean! Espero degu erritmoa ez galtzea eta udaberriarekin batera loratzea :D Estilo ugari entzun ahal izango ditugu oraingoan, beraz ez harritu aldaketa zitalekin. Entzundako abestien zerrenda jartzen hasiko gera, hori bai, saltoaren ondoren, luzea bait da!