LARRUGORRITTAN otsaila!

LARRUGORRITTAN otsaila!

Larru eta Gorri bueltan gaituzue, ziklogenesia eta mila haitzaki ostean!!! Gaur, musika yankee bikaina!! poesia eta Ttanttakuneko festan izan ziren hainbat entzuleren fantasia erotikoa, zona erogeno eta lausengu edo piropoak konpartitu ditugu zuekin. Larru eta Gorri, maitasunez!! <3


JANIS JOPLIN, URTARRILAK 14,2013. Festa ondorengo Resakaz...!

JANIS JOPLIN, URTARRILAK 14,2013. Festa ondorengo Resakaz…!

EMESUTAN! Ttanttakun Irratiko festa mundialaren ondoren.. resaka pixka batekin….. gaur gauean zuekin zuzenean daukazu… JANIS JOPLIN zoragarria! Urtarrilak 14 dugun honetan!! gozatu beren albun desberdinetako abestiez baita biografia apur batez ere, eta ordubete gozagarri honetan SUz beteriko emakumearekin, artistarekin, soul bereziarekin, egingo duzu topo. ez galdu….. Emesutan bi astelehenez behin, gaueko 23:00-00:00etara…..


EMESUTAN, ABENDUAK 17, PJ HARVEY, BYEBYE 2012!

EMESUTAN, ABENDUAK 17, PJ HARVEY, BYEBYE 2012!

Gaur Gauean PJ Harvey anderea izan dugu gure artean, bere ahots bereziaz, goxoaz, sentsualaz, istrionikoaz, espresiboaz, kaotikoaz….. EMAKUME PUXKA! 107.2FM www.ttanttakun.com!!!


LARRUGORRITTAN abenduak 17, urteko azkena!!!

LARRUGORRITTAN abenduak 17, urteko azkena!!!

Larrugorrittanen erotikaz bete nahi dugu urteko azken programa hau, eguberriak kolorez eta argitasunez pizteko… gorria, likatsua, goxoa, beroa, hezea, intimoa, parekoa, emakumea, ederra, gizona, aparta, zu, paregabea zarelako. Urte amaiera ederra opa dizuegu, aro berriari sarrera ona egiteko, musika eta eduki bikainak izan ditugu.. Laister arte, muxuz betetako milaka puxtarri… gure opari!!! Larru & Gorri


LARRUGORRITTAN goxueeee, abenduak 10

LARRUGORRITTAN goxueeee, abenduak 10

Gaurkoan, abenduak 10,  liburu tartean izan gara, Durangoko azoka pasa dugun asteburuan, baina gaurkoan guk ekin diogu titulu batzuei: “Sexual Herria”; “¿Virgenes o putas?…”… Feministaldia, parafiliak… Denetik izan dugu gaur ere, gozatzeko prest!! Larru & Gorri    



EMESUTAN. ABENDUAK 3!! KOKEIN

EMESUTAN. ABENDUAK 3!! KOKEIN

GAUR GAUEKO EMESUTAN IRRATSAIOA, EUSKARAREN OMENEZ EGIN DUGU, EUSKAL TALDE GOZAGARRI BATEZ JOLASTU DITUGU BELARRIAK, KOKEIN IZAN DA GURE ARTEAN, ZALOAREN AHOTS LILURAGARRI ETA PUSKATUAZ… EZ GALDU Gau hotz honetan jaso dugun epeltasunaren sentsazio sakon hau utzi digun ahots hipnotizataile baten ahotik irtendako hitzak!! EMESUTAN! EMAKUMEA ETA MUSIKA————-MUSIKA ETA EMAKUMEA   TTANTTAKUN IRRATIA 107.2FM  


LARRUGORRITTAN abenduak 3

LARRUGORRITTAN abenduak 3

Larrugorrittanen ere, sexua euskaraz bizi nahi dugulako… sexeuskarari bai!!! Gaurkoan musika, berriak eta pasarte batzuk izan ditugu zuentzako. Beti bezala, gurekin parte hartzera gonbidatu zaituztegu. Gozatu, guk gozatzen dugun bezalaxe! Larru eta Gorri!!!


LARRUGORRITTAN

LARRUGORRITTAN

Larru eta Gorrik irratsaio on bat prestatu du oraingoan zuentzako eta zuekin! Mila esker entzuten gaituzunoi eta entzungo gaituzunoi. Poesia erotikoa, berriak eta musika eroa izan dugu gaurkoan, itzela izan da eta ederki pasa dugu. Hemen duzute nahi duzutenean entzuteko, elkarbanatzeko eta bizitzeko, Hurrenarte!! ;)


EmeSUtan 2012 URRIAK 8, Lehen Irratsaioa!

EmeSUtan 2012 URRIAK 8, Lehen Irratsaioa!

Irratsaio hau da emakumea eta musika musika eta emakumea landuko dituen tartea eta gonbita egiten dizuegu zuek ere zuen emakume eta musika atseginenak gurekin elkarbanatzen eta beraien inguruko irratsaioak prestatuko ditugu! Denon artean emakumea eta musikari forma emanez, SU bizian! EMESUTAN Lehen Irrasaioa: Gizarteari SUz ekiten dion Keny Arkanarekin hasiko dugu.


LARRUGORRITTAN! AZAROAK 19..ARIN-arin...

LARRUGORRITTAN! AZAROAK 19..ARIN-arin…

Gaur gauean irribarra izan dugu  gure artean nagusi, zuentzako dibertigarri suertatzen delakoan.. abesti eta poesien artean utziko zaituztegu ederrok! Larru Gorri Ttan !!!!  


LARRUGORRITTAN irratsaio eroooa!

LARRUGORRITTAN irratsaio eroooa!

Oraingo honetan, gau hotza kanpoan dugularik, bero bero ibili gara gure artean, goxotasunez eta irribarrez zuekin rato on bat konpartitzeko. Eta egon ez zaretenontzako, zer izan dugu? poesia, pasartea, musika ederra eta berri bitxiak… badakizute, pintxo pote erotikoak modan jarri dira, aurrenekoa, Elgoibarren… joatekoak bazarete, gurekin elkarbanatu dezakezuteeeee!! ÑAUM! Muxu gozoak, Larru-Gorri