Sumendi Nagia 80. Programa // Pianoa

Sumendi Nagia 80. Programa // Pianoa

Arratsaldeon rastafarai guztioi! Gaurko sumendi nagia anuntzioetako abestiei eskeini diegu. Pianoei ere, baino bakarrik asko gustatzen zaigulako katuek pianoa jotzeko kontzeptua, para muestra un botón klikatu hemen. Entzun ditugunak: Explosions in the sky, Rachel´s, Erik Satie, Mogwai, Radiohead, Tostadas, Johnny Cash, Ofege… Miiaaaau. Jah bles, salasiai!  


Sumendi Nagia 80.Programa // Post-reagge

Sumendi Nagia 80.Programa // Post-reagge

Jamaikar doinuekin hasi dugu gaurko saioa: Burning Spear, Lee Perry, Max Romeo… Eta ondoren mala ostian jarri, eta Breach, Big Black eta bukatzeko, Cluster eta Emerson Lake and Palmerri eman diogu. Horrela da Sumendi Nagia.



Sumendi Nagia 79. Tortoise, Six Organs ta gehiago

Sumendi Nagia 79. Tortoise, Six Organs ta gehiago

Pasa den astean asuntu teknikoak direla eta kale egin genuen, gaur indarrarekin gatoz, nahiz ta teknologiak gurekin bat ez joan. Primizia bezala Tortoisen zuzeneko emanaldiaren abesti batzuk eta Ben Chasney-ren azkeneko diskatik ateratako abestitxo bat. Ez galdu Comets On Fire-n abestia, cuore di sousa  


Namaste  Budhavar 18. Programa

Namaste Budhavar 18. Programa

Namaste! Gaukoan, gure gogokoen bi munduen arteko elkarlan ezinobea dugu Namaste Budhavar-en, Indo British Jazz Ensemble taldea Curried Jazz diskarekin. Bai taldearen eta bai abestiaren izenak oso aproposak dira. Irratsaio hau entzuten baduzue bihar, ingelesak bezala “baked beans” batzuk gosalduko dituzue, baino curriarekin.


Blast Beat Hiru! Nasum Arrapaladan!

Blast Beat Hiru! Nasum Arrapaladan!

Blast Beat Hiru-n Mieszko Talarczyk deunari omenaldi bat egin diogu. Grindaren boterea eta tsunamiaren indarra batu dira zuen etxeak bortxatzeko. Gora!


Blast Beat Hiru! Orchid Arrapaladan!

Blast Beat Hiru! Orchid Arrapaladan!

Aspaldiko partez berriz ere, baina hemen gaude mundu herzianoa zapatillaz kutsatzeko. Gaurkorako estatubatuetako barnekore talderik garritzitsuenetariko bat Orchid. Gozatu  


Namaste Budhavar 17. Programa

Namaste Budhavar 17. Programa

Namaste! Gaurko saioarekin mendebalde eta ekialdearen arteko kolaborazioekin bukatzen joango gara. Gaurkorako kolaborazio bizarroena dugu, erredoble bukaezineko maisu gorena, Buddy Rich, eta erritmoaren Einsteina, Alla Rakha. Indiako erritmoen korapiltasuna dela eta Buddy Rich-ek pare bat abestitan ez du bateria jotzen Dholaks baizik. Paul Hornen txirulaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Bukatzeko Ravi maitea Yehudi Menuhin-ekin, paregabea, … Continued


Sumendi Nagia 78.Programa // TOSTADAS - El Hombre del Tiempo

Sumendi Nagia 78.Programa // TOSTADAS – El Hombre del Tiempo

Gaurkoan, hileroko lehendabiziko asteartero bezela ttan-ttakun irratiko barru-asuntoak tratatzen ditugun bitartean diska bikain bat jartzen dugu Gabon eta Ondoloin dj-ak. Inpagable. Gaurkoan, Tostadas, madrildik, gozo-gozo! http://tostadas.bandcamp.com/album/el-hombre-del-tiempo


Sumendi Nagia 77. Programa // OMMM

Sumendi Nagia 77. Programa // OMMM

OMMMM. Hasi da rituala, eta doinuak OM taldeak, Daniel Higgs-ek, Pink Floyd mitikoek, Grails estatubatuarrek, Le Trio Joubran palestindarrek, Bambino gure idoloak etab-ek jarri dituzte, gure arimen nondiknorakoen ezagutzarako bidean. Goratabera.  


Sumendi Nagia Ez Egiteko Aitzaki Ezinobea

Sumendi Nagia Ez Egiteko Aitzaki Ezinobea

Hortxe duzue gure aitzakia, Om erraldoiak Bilbon ditugu, eta Sumendi Nagia ezin genuen honelako ospakizun bat galdu. Al Cisneros eta Emil “puto” Amos bueltan ditugu berriz eta badirudi abesti eta instrumentista berri batekin, edo hori esaten omen da mar-mar selektoenetan. Gure bila baldin bazabiltzate lehenengo lerroan aurkitu gaituzue. Ea grabatzerik al dugun. http://www.nvivo.es/conciertos/OM-Bilbao


Namaste Budhavar 16. Programa

Namaste Budhavar 16. Programa

Gaurkoan Mohan Bhatt eta Ry Cooder haundiek egindako ikaragarrizko diska entzungo dugu. Kolorado-ko basamortutik ibilaldi bat egingo dugu baino kurry usain interesgarri batekin. Slide-ren boterea, musikaren indarra, Jainkoekin hizketan.