Eguerdiko Ahotsan Ttan Ttakun Mobile-i buruzko elkarrizketa

Eguerdiko Ahotsan Ttan Ttakun Mobile-i buruzko elkarrizketa

Gaurkoan Eguerdiko Ahotsa irratsaioan Lautech Koop-eko kide den (irratikidea baita ere) Beñatekin elkarrizketa izan dugu. Plazaratu berri dugun Ttan Ttakun Mobile Android gailuetarako aplikazio berriari buruz aritu gara (eta baita irratiaren etorkizunari buruz!), eta irratiaren nondik-norakoak zeintzuk diren jakiteko aukera aparta izan da! Hemen duzue aplikazioa -> ttanttakun.com/app


tknmdk602

tknmdk602

Beste ostiral batez musika mordoa! Azkenaldiko giroan diska berri aukeratuak entzuten ari gara, eta a zer nolakoak. Denboraldi berriari kriston hasera ematen hari gatzaizkio, oraingoan TRENTEMØLLER jaun HAUNDIAren diska berria aurkeztu degularik (PFFFFFFFFFFFFFF). Eta horrela jarraituko dugu. Aste hontako diskak: Clark – Feast / Beast [Erremix asko eta ugariak. Artistak. Ederra.] The Field – Cupid’s … Continued


tknmdk601

tknmdk601

Hasi degu dagoeneko denboraldi berria (nola ez) izugarrizko musikarekin! Hiru orduko irratsaio zitala da honakoa, hiru ataletan banatua. Hurrenez hurren: Nordic Lounge, Dealers of Nordic Music zigiluaren bildumak. Gui Boratto – The K2 Chapter, diska berriaren zain gauden bitartean artista brasildar honen erretrospektiba bikaina. Various Artists – Trust, Nicolas Jaar-en eskutik datorkigun Other People zigiluaren … Continued


#TTANTTAKUTXOMIN2013 - Txomineko Festak

#TTANTTAKUTXOMIN2013 – Txomineko Festak

Beste urte batez Txomin auzoko festetan izango gera! Irailak 6 (ostirala), eta 7 (larunbata) betiko txokoan topatuko gaituzue, giro aparta izango degu: musika, jana eta edana, jokoak… Aurtengoan kontua pixkat aldatu degu, azken urteetan erabilitako formatua alde batera utzita. Esfortzu haundia zen eta, faktore ezberdinak direla medio, errendimendu ekonomikoa baxua – nahi ala ez kontuan … Continued


tknmdk519

tknmdk519

Gaurkoan diska berri hauek entzun ditugu: Steve Hauschildt – SH John Foxx & Jori Hulkkonen – European Splendour Ras G – Back On the Planet James Booth – Reunion Legowelt & Willie Burns – Angels Against Dust Ez ahaztu irailaren 6 eta 7an Txomineko jaiak direla, eta irratiak zer edo zer antolatuko duela! Ordurarte!


tknmdk518

tknmdk518

Irratsaio lasaia, hiru diska izan ditugu eskuartean: Anikaren Anika EP, Toscaren Odeon eta loscilen 100 Minutes.


Donostiako Piraten abordaia zuzenean Ttan Ttakun irratian

Donostiako Piraten abordaia zuzenean Ttan Ttakun irratian

Arratsaldeko (gaur, abuztuak 12) 16:30-tik aurrera Donostiako piraten abordaia Ttan Ttakun irratian zuzenean entzuteko aukera izango da! Piratek egiten duten irratsaioa Donostiako kaitik zuzenean emitituko dugu, bai 107.2FMan eta baita gure webgunean topatuko dezuten streaming-ean ere! Abordaiarako prest??!


TKNMDK512

TKNMDK512

Aspaldiko partez TKNMDKen irratsaio bat interneten filtratu da eta barneko norbaiten lana izan delaren susmoa dago. Dena den, berrikuntza dexente eta musika aparta! Ea aurrerantzean honela jarraitzen duen kontuak!



TKNMDK501

TKNMDK501

Teknomaden denboraldi berria, eta berrikuntza asko eta asko!    


TKNMDK407

TKNMDK407

Ieeeeeup! Urte berri on! Bueltan hemen TEKNOMADAK, aurreko hilabeteko grabazio pare bat oraindik aurkezteke ditugu eta. Okasio hau espeziala da, TAXIDERMEISTER jauna izan degulako gabon hauetan gurean, eta horrek asko pozten gaitu! Gaurkoan denboraldiko 7. saioa dakargu (#tknmdk407), eta Taxidermeisterrek saio luzkarrezina eskeini zigun (Abenduak 9 zen). Goza ezazue irratsaio puska hau! [tknmdk_playlist id=”407″]


TKNMDK406

TKNMDK406

Hementxe datoz Teknomadak! Aste hontan Puntzaka jaunaren bixita izan degu, eta ikusten dezutenez musika dexenterekin etorria da gainera! Post-Dubstep, edo berez dubstepa izan beharko litzatekena (ez orain hainbeste entzuten den brostepa) gurean, artista berri batzuk ezagutu ditugu. Eta nola ez: teknoa. Gozatu, hurrengo ostiral hontan kale egingo degu eta! [tknmdk_playlist id=”406″]