Saguesen Txozna

Saguesen Txozna

Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino.     Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!    



Dancehall gaua, azkeneko erritmoak eta gehiagorrr!!!!!!!!!

Dancehall gaua, azkeneko erritmoak eta gehiagorrr!!!!!!!!!

Hurrengo asterako martxan jarri gara, eta bai badakit azkenaldi honetan eguraldia ez duela eman astirik hondartzara joateko. 2015-eko Jakaikako azken ekoiztutako erritmoak jarri dira.Horien artean, Street corner riddim, Everything up riddim, Kick dem riddim, Happy hour riddim,….


Piraten abordatzea

Piraten abordatzea

Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian


Pastel Nagusia 2015

Pastel Nagusia 2015

Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!






Plisti plastika

Plisti plastika

Arte ederretako (margolanak) eta musikako istorioak nahastu ditugu, imaginazioa prest izan! > Abestien zerrenda Margolanen zerrenda > Imagine, Nils Landgrend Vincent van Gogh, Logela Arlés-en > Tula-ren logela, Buena Vista Social Club > Californiako izarrak, Wilco eta Billy Bragg Gizona piramide azpian, Anselm Kiefer > Marie Christie, Ambrose Akinmusire Irudi estenografikoa, Jackson Pollock > Black … Continued