Rototom albiste bereziak #5 Erritmoa errekuperatzen

Rototom albiste bereziak #5 Erritmoa errekuperatzen

Beroak jarraitzen du eta gu izerdiak bota eta botata. Sukarra gaindituta, erritmoa errekuperatzen saiatu gara. Atzoko eguna hasteko reggae.es proiektuko debate interesgarrian parte hartu ondoren, kontzertuen garaia etorri zen. Main Stage-an Europar Reggae Contest konkurtsoaren finala ospatu zen Arawak italiar, Intinn irlandar eta Stepacide portuges taldeekin. Azkeneko hauek izan dira irabazleak  eta sari gisa, europar … Continued


Rototom albiste bereziak #3 Atseden garaia

Rototom albiste bereziak #3 Atseden garaia

Egun lasaia izan zen atzokoa (beharrezkoa 8 egunetako festibal batean). Benicassim-eko hondartza eta kala batean egunpasa egin ondoren deskantsatzera joan ginen. Gaur, egun berri bat dator, giroa primeran jarraitzen du, musika nonahi, jendea pozik, jan, edan, dantza eta parreak txoko guztitan!!  Programazioari dagokionez, gaur artista garrantzitsuenetako bat izango dugu festibalean (Gorka-ren ikuspegitik): Jah Shaka. Jarraitu … Continued


Rototom albiste bereziak #2 free rototom

Rototom albiste bereziak #2 free rototom

Hemen jarraitzen dugu, eta gaur hirugarren egunaren albistea elkarbanatuko dugu zuekin. Festibalean, musikaz gain, eztabaida eta hitzaldi erakargarri asko daudela esan behar dugu. Atzokoan adibidez, eztabaida nahiko interesgarri batetik agertu ginen: “Crisis, fin del modelo social europeo y nuevas perspectivas”. Kulturizazio momentu horren ondoren kontzertuak hasi ziren. Lehenengoa italiatik, “Africa Unite”, banda handitxo batekin kontzertu … Continued


Rototom albiste bereziak

Rototom albiste bereziak

Festibalaren inguruko zalantza, galderak, bitxikeriak… jakin nahi ezkero idatziguzue lasai datc@ttanttakun.com posta helbidera, irratiko facebook kontura edo iruzkin-en bitartez!! Erantzuten saiatuko gara!!! sustraiak&kultura!!


Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen...

Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen…

Kaixo lagunok!! Hemen jarraitzen dugu bizi-bizi festibala disfrutatzen. Atzoko arratsalde-gaua larunbatekoa baino lasaiagoa izan zen (gure aldetik…), baina kontzertuak izugarriak izaten jarraitu zuten. Arratsaldean Big Youth-en toasting-aren inguruko elkarrizketa ofizialetik pasa ondoren, afaltzera jun ginen indarrak hartzeko asmoz. Gaua Jah Mason-en zuzeneko indartsuarekin hasi genuen. Anthony B-ren erara, new roots estiloko erregeetako bat da hau … Continued


Rototom albiste bereziak #0 Ongi etorri

Rototom albiste bereziak #0 Ongi etorri

Rototom Sunsplash festibalak ongietorria eman digu. Arratsaldeko 7ak inguruan iritsi ginen, eta sekulako beroaz, festibalaren nondik norakoak jakiten hasi ginen. 9ak aldera kontzertu gunetara gerturatu eta balentziako “Naturals” taldearekin hasi genuen gaua lion stage-an . Ondoren Txekiatik “Dubby Conquerors” backing band-arerkin “Elijah” eta “Glen Washington” jamaikarraren ahotsak entzun genituen eszenatoki nagusian (Main Stage-a). Kontzertu polit … Continued


Gaur, produkzio berriak Dub At The Controls irratsaioan

Gaur, produkzio berriak Dub At The Controls irratsaioan

Gaurkoan, uda aurreko produkzio berriak izango ditugu Dub At The Controls irratsaioan. Udarekin batera, kontzertuak hasi dira barra barra Donostia eta Euskal Herrian zehar. Hauen artean, larunbat honetan Jazzaldian parte hartu duten Bourdeaux-eko The Jouby’s rocksteady taldea ikusten ibili ginen. Hemen uzten dizuegu Ttan Ttakun irratiari eginiko jinglea, gaurko irratsaioa berotzen juteko… gogoratu, gaur arratsaldeko … Continued


Irratsaio bat egiteko gogoekin?

Irratsaio bat egiteko gogoekin?

Kaixo neska-mutilak, ez zaizkizue irratsaio bat egiteko irrikak sartu jada? Hitz hauen bidez zabaldu nahi dizuegu irratsio bat egiteko asmoekin egonez gero, gure bileretara etortzea baduzuela. Ttan Ttakuneko ordutegi/programazio berria urrian aurkeztuko dugu eta irratsioren bat egin nahi duen edonori, irratira gerturatzea gonbidatu nahi dugu. Bilerak, hilabete bakoitzaren lehen asteartean, arratsaldeko 8retan izaten dira, Egia … Continued


TTANTTAPUNK BERRIRO MARTXAN ETA ESKURAGARRI

TTANTTAPUNK BERRIRO MARTXAN ETA ESKURAGARRI

2 hilabeteko etenalditxoaren ondoren indarberrituta gatoz eta atzo gauzatu genuen denboraldi berriko lehen irratsaioa, beraz beti bezala zuzenean entzun gaitzakezu 106.8FMan asteartero 22:30-00:00 ordutegian (eta errepikapena ostiraletan 16:00-17:30), baino orain ere ZUZEN ZUZENEAN Ttan Ttakunen web orriaren bitartez, gainera web orri hontatik ere irratsaioa deskargatu dezakezu, aukera guztiak zabalik, beraz zuen iritziaren zain geldituko naiz…AUPA … Continued


Ttan ttakun irratiko kideak Rototom Sunsplash-en egongo dira!!

Ttan ttakun irratiko kideak Rototom Sunsplash-en egongo dira!!

Konfirmatu nahi dizuegu, Ttan ttakun irratiko Babylon Sutan eta Dub At The Controls reggae irratsaioak, aurten Benicàssim-en ospatuko den Rototom Sunsplash festibalean egongo direla. Europako reggae festibalik handiena da eta bertatik infomazio eta dokumentu ugari ekarriko dizkizuegulakoan gaude. Hilabete honetan irratsaio bereziren bat ere egingo dugu festibalera jun aurretik animoak berotzen juteko… Beraz, adi ego … Continued


Eguerdiko Ahotsa, gaur zuzenean 12:30etatik aurrera

Eguerdiko Ahotsa, gaur zuzenean 12:30etatik aurrera

Irratia apurka apurka martxa hartzen ari gara eta bada garaia irratsaioak entzuten hasteko berriro. Hortaz, abixatu nahi dizuegu gaur EGUERDIKO AHOTSA magazina irratsaioa izango duzuela entzungai gaur, bihar eta ostegunean 12:30etatik aurrera. Beti bezela, donostia eta inguruetan zuen FM dialeko 106.8an zuzenean eta orain streaming-aren bitartez ere. Irratia internet bidez duzue entzungai nonahi. Beraz adi … Continued


BERRIKUNTZEN INGURUAN

BERRIKUNTZEN INGURUAN

Kaixo lagunok, Ttan ttakun irratiaren berrikuntzak oraindik lanetan daude. Pare bat aste beharko ditugu denak zuzenki egon eta erabili daitezen. Oraingoz behintzat berrikuntza garrantzitsuenetako bat primeran dabil:  Streaming-a, irratia internet bidez entzun dezazuen. Probatzea besterik ez duzue hemen klikatuz. Barkatu eragozpenak eta lasterarte!! Ttan Ttakun irratia