Aztalka irratsaio bereziak, Gutariko bat

Aztalka irratsaio bereziak, Gutariko bat

Ondorengo asteetan, tarteka, Aztalka irratsaioak, Gutariko bat izeneko emisio bereziak eskeiniko ditu, non, Samu irratsaioko gidariak, Ttan Ttakun irratiko zenbait kiderekin solasaldia izango duen, bizitza, mundua eta abarrez jarduteko. Asteartero gaueko 00:30-01:30 tartean. Lehenengo irratsaioa gaur irailak 2, TtanTtaPunk irratsaioko Nokono gonbidatua.


[KONPONDUTA] Podcast gabe, egun pare bat, egon gara

[KONPONDUTA] Podcast gabe, egun pare bat, egon gara

Konpondu dugu eta beraz martxan da, berriro ere, podcast sistema, irratsaio guztien grabazioak entzuteko aukera ematen duena. Saioren bat, agian, grabatu gabe geratu da eta hori dela eta ez duzu aurkituko artxiboan, sentitzen dugu. Laster arte, Aurreko mezua: Abuztuaren 16koak dira, entzungai dauden azken saioak. Agian, bilatzen ari zaren grabazioak ez daude, sentitzen dugu eragozpena.



Eguerdiko ahotsik ez aste honetan

Eguerdiko ahotsik ez aste honetan

Hernaniko San Joan-etako Molotoff irrtaiko txoznan lanean jarraitzen dugu buru belarri, beraz aste honetan ez dugu Egurdiko Ahotsa magazinerik izango, hurrengo astean normaltasunera bueltatuko gera, bien bitartean ondo segi!!!


Ekainak 16, kurtso amaiera festa Txondorran

Ekainak 16, kurtso amaiera festa Txondorran

Kurtso honen amaierarako festatxoa antolatu dugu Txondorra gunean (Karmengo ama, 60, behea), ikasleen emanaldiak eta aurkezpenak meriendatxo batekin osatuko ditugu…eta guztia doan!



Iluntzeko trena, ordutegi aldaketa

Iluntzeko trena, ordutegi aldaketa

Hemendik aurrera Iluntzeko trena ostiralero entzun ahal izango duzue, 20:00ak eta 21:30ak bitartean. Errepikapenak, beti bezala, igandeetan, 21:00ak eta 22:30ak bitartean.


DJ saioa Gaur (Apirilak 9, 16:00) Txondorran

DJ saioa Gaur (Apirilak 9, 16:00) Txondorran

Ttanttakun irratiak antolatu du, gaur, apirilaren 9-rako DJ saioa Txondorra gunean (ikus kartela). Sarrera librea izango da gunea bete bitartean. Dj Pemaulk arituko da lehenik, Bazterrik Bazter irratsaioa gidatzen duen Mirariren esku egogo da saioa hastea. DJ Zuhaitz arituko da ondoren, maila handikoa eta saiia amaitzeko irratiko Dj Jassan, Erresistentzia irratsaioaren gidari aritzen den Igor. … Continued


Ttan Ttakun Kontzertua Guardetxean

Ttan Ttakun Kontzertua Guardetxean

Ttan ttakun irratiak kontzertu bat antolatu du martxoak 11-rako, urgull-eko Guardetxean, 21:00tatik aurrera eta 5 euroren truke ORREAGA 778 LA URSS FRED & THE PERRYS Animatu eta zatoz ondo pasatzera!!!


Arazoak emisioan

Arazoak emisioan

Asteburu honetan zenbait arazo izan ditugu gure emisioan, horien konponketekin jarraitzen degu, emisioan orain musika bakarrik dugu, ea irratsaioak laister bere tartea bete dezaketen. Ordurarte pazientzia pixka bat…


Iluntzeko trena irratsaio berria martxan

Iluntzeko trena irratsaio berria martxan

Iluntzeko trena irratsaio berria Peru-k gidatzen du eta asteartero izango dugu, 18:30-20:00 tartean. Musika desberdinak jorratuko ditu Peruk irratsaio berri honetan. Errepikapenak igande gauetan 22:00-23:30 tartean. Ongi etorri Peru!!!


Erresistentzia irratsaio berria

Erresistentzia irratsaio berria

Erresistentzia irratsaio berria martxan dugu Ttan Ttakun irratian. Igorrek gidatzen du eta musika elektronikoz beteriko 2 ordu izango dira, astelehenero 19:00-21:00 tartean. Animo eta ongi etorri!!!