Aitor Ikastola bueltan dugu
Kurtso bat gehiago, eta Aitor ikastolako haurrek bere tartetxoa izango dute astearte eta ostegunetan 16:00tan.
Kurtso bat gehiago, eta Aitor ikastolako haurrek bere tartetxoa izango dute astearte eta ostegunetan 16:00tan.
Egiahurgunek Trio do Porturen kontzertua antolatu du bihar asteazkena abenduak 29, 17:00tan txondorra kultur gunean, eta kontzertu hori irratiz emitituko dugu, zuzenean, lehenengo kanalean…
Burdinola irratsaioa sortu zen duela 20 urte Ttan Ttakun irratian, eta abenduak 23, ostegun honetan, urteurrena ospatuko dute, irratsaio berezi batekin 20:00-22:00 tartean.
Irratsaio berria dakarte Jaione eta Manexek, “musikON egin” saioan musika eta elikadura jorratuko dituzte, hamabostean behin, asteartetan 17:00-18:30 tartean. Ongi etorriiiii!!!
Hilabete luzez ixilik egon ondoren igande honetan bueltatuko da Noisean Behin irratsaioa, bere ohizko ordutegian, hau da, 10:00-11:30 tartean.
Hilabete luzez zenbait irratsaiok ezin izan dute irratsaioa burutu, pasa den astean Monkey man bueltatu zan, eta aste honetan asteazkenean Emesutan eta ostiralean Xolomo gangsta, Animo denoi!!!!
Zenbait hilabete ixilik egon ondoren, Monkey man irratsaioa parrilara bueltatuko da, astelehen honetatik aurrera, ordutegi berrian, orain 22:30-23:30
badok.eus atariko “Dunbala” irratsaioan elkarrizketatu gaituzte, Ttan Ttakun irratiari buruz eta irrati libreei buruz hitz egiteko. Aupa Dunbala!!! https://www.badok.eus/podcast/irrati-libreei-buruz-asier-mendizabalekin/
Berriro gure asteroko parrilan Magnolia irratsaio musikala, Aintzanerekin, ostiralero izango dugu musika bikainaz gozatzeko aukera 20:30tatik 22:30tara. Ongi etorri berriroooo!!!
Kurtso berria dute Aitor ikastolako haurrek, eta aurte berriro astearte eta ostegunero emitituko dute 16:00tatik aurrera.