SüdürPüntown #54 Soül Gizonak?

SüdürPüntown #54 Soül Gizonak?

Beno, beno, konturatu gabe jada urte amaiera heldu da, Gabonak gainean dauzkagu eta hau izan da gure 2.010. urteko azken-irratsaioa!!! Oraingoan ere irratsaio borobila atera zaigu, gustoko degun erakoa oso beltza hain zuzen ere!! Bestalde penaz ere geratu gera, arazo teknikoak izan direla medio, irratsaio ezin izan baita grabatu, hori bai pizte-zerrenda guztietan legez bada, … Continued


babylon sutan #86 SINGLE BEREZIAK

babylon sutan #86 SINGLE BEREZIAK

Kaixooo!!! Ongi etorri babylon sutan irratsaiora!!! Afrikan zehar bidai musikal polit bat egin ondoren, aste honetan Jamaika-ra itzultzen gara, uhartearen single potente batzuk ezagutzeko. Burning Spear, Bobby Melody, Honey Vaughn, etabar… Besterik gabe, link-a klikatu eta gozatu erritmu bero hauekin!!! Ondo segi ta asteburua disfrutau!!! Aioooo!!!


TTANTTAPUNK 2010-12-14

TTANTTAPUNK 2010-12-14

Gora TTAN TTAKUN!!!!! iiieeeeuuuuupppp!!! Ba bai, Ttan Ttakun irratiaren 5º ekoizpen diskografikoa kalean dugu dagoeneko, ILEGALES taldearen “11 canciones ilagales”. Irratsaio hontan errepaso zabala eman diogu LP berri honi, primizia gisa gainera, bestalde Motorhead-en donostiako kontzertuaz aritu ginan eta zenbait kanta ederrekin osatu genuen irratsaioa, Ilegalesen diskoa eskuratzeko email bat bidali irratira, ONDO SEGI!!


Agur Maestro!

Agur Maestro!

Bihar Enrique Morente-ri eskeinitako saio berezia.


SüdurPüntown #54 STRANGE

SüdurPüntown #54 STRANGE

Oraingo hontan irratsaio arraroa suertatu zaigu, musika aldetik nahasketa eta gauza bitxiak entzungai: Ninja Tune, Bidehuts, Ed Banger; musika densoa, iluna, lasaia, animatua, italiarra, frantsesa eta betiko modun rap kutsua ezin ahazturik… Noski gure humorea galdu gabe!!! Nahasketa honen guztiaren pizte-zerrenda: sly johnson: FA-FA-FA-FA-FA (sad song). spank rock: SWEET TALK (Mathew Herbet rmx). coldcut: NOD … Continued


Sumendi Nagia 33

Sumendi Nagia 33

Wooden Shjips-en kontzertu-esperientziak sumendiaren punta kea dariola utzi du, gori-gorian. Gora!! The Velvet Underground & Nico – The Velvet Underground & Nico – All Tomorrow’s Parties Wooden Shjips – Dos – Motorbike Tristeza – Espuma – Glimpse Exposure Junip – Fields – In Every Direction Sir Richard Bishop – Inprovika – Jaisalmer Chico Buarque – … Continued


babylon sutan 2010/12/09 AFRIKAN REGGAE

babylon sutan 2010/12/09 AFRIKAN REGGAE

Kaixo!!!! Hemen daukazu zure asteroko reggae dosia!!! Gaurko irratsaioan Afrikan egindako reggae pixka bat entzungo duzu. Hego Afrika-tik Nigeria-ra, Senegaletik pasatuz, kontinente honen abeslari eta talde nagusiei buruz aritu gara: Sonny Okosun, Ras Kimono, Mandators, Majek Fashek, Alpha Blondy, Lucky Dubbe… Hurrengo ostegunean Kingston-ko kaleetara berriro itzuliko gara, baina ordura arte:  Afrikan reggae-a disfrutau ta … Continued


TTANTTAPUNK 2010-12-7

TTANTTAPUNK 2010-12-7

Irratsaio hontan Eskorbuto-ren Anti Todo diskoaren berralgitalperai buruz aritu gara, Ilegalesen 11 canciones Ilegales disoaren primizia izan dugu, ondorengo asteetan irratsaio bereziak izango ditugu…


SüdürPüntown 52 #BETIKO MODUAN!

SüdürPüntown 52 #BETIKO MODUAN!

Beste behin hemen gaituzue Sudupuntown Classic Style berri batekin, jarduna Laboari gure omenalditxo partikularra eginez hasi genuen, duela bi urteko abenduaren 1ean agur esan baitzigun  Maisuak! Bada hemen daukazue gainontzeko irratsaioaren zerrenda: mikel laboa: GURE HITZAK. ruper ordorika: ENE BEGIEK. anari: DISTANTZIA. deabruak teilatuetan: BEHIN ETA BERRIZ. david holmes: RADIO7. dj spinna: ALFONSO’S THANG. k&d … Continued


MOTORHEAD DONOSTIAN

MOTORHEAD DONOSTIAN

Durangon jo behar zuten kontzertua DONOSTIARA pasa da, osteguna abenduak 16 Anoetako polikiroldegian. TTANTTAPUNK irratsaioan saio berezia egingo dugu asteartea hilak 21 kontzertu honen arira, espero dugu elkarrizketa, komentario, historia, diskografia eta abarrekin


babylon sutan #84 2010/12/2 - Israel Vibration

babylon sutan #84 2010/12/2 – Israel Vibration

Azaroak 27an, Biarritzeko Atabal tabernan Israel Vibration taldeko kideekin  elkarrizketa polit bat izan genuen, eta gaurko irratsaioan eskeintzen dizuegu. Gainera, talde jamaikar mitiko honi laburpen musikala txiki bat egiten diogu. Ba hori!! Aste ona pasa, eta hurrengo osteguna arte!!!! Aioo!!


TTANTTAPUNK 201-11-30

TTANTTAPUNK 201-11-30

OHIZKOA BAINO LABURXEAGOA GELDITU ZITZAIDAN ATZOKO IRRATSAIOA, ALA ERE HORTXE IZAN ZEN ASTEKO DISKO BEREZIA, THE CROWD TALDEARN “A WORLD APART”-EN TXANDA IZAN ZEN. GAINERA SINGLE SORTA BIKAINA ERE AURKEZTU GENUEN. ANIMO ETA HURRENGO ASTERARTE!