Zuzenean
Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.
Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.
Egia auzoko Aitor Ikastolako gazteak ikasturtean zehar beraien txokoa izaten dute Ttanttakun irratian, irratsaioa propioa eginez. Ikastolako opor garaietan haurrentzako musika izaten da entzungai tarte horretan.
Mundu osoko Rapa, entrebistak zuzenean, Bass doinuak eta txorrada izugarriak izango dituzue entzungai saio honetan.
Programa honetan ez gara estilo bakar batean finkatuko baizik eta saio bakoitzean. Genero edo subgenero desberdinak eskaineko dizkizuegu.
TtanTtaPunk programa rock’n’roll-aren inguruko programa da. Bariante diferenteak jorratu eta entzuteko aukera duzu, 60, 70 eta 80. hamarkadari dagokionez, eta nagusiki Punk estiloari gehien hurbiltzen zaiona.
The Confidential Frequencies-DJ-ak 90. hamarkadatik gaur egunerarteko musika elektro-akustikora erakartzen zaitu. Aste osorako meditazioan laguntza bezela, psykodelikoa izanez, beste dimentsio batera eramango zaiten irratsaioa da!!
Taosa, hacktibismoa, jendartea eta teknologia uztartzen dituen irratsaioa da. Itsasotik datorren behe laino lauso bat bezala jendartean zabaltzea du helburu.
Bapatean: bueltak, eta bueltak, eta bueltak zure ardatzaren inguruan. Zerua belztu eta mantxo mantxo azaldu da, sumendi nagia.
Gai desberdinak jorratzen dira, hauen artean: soul, reggae, rock, akustikoa, elektronikoa, rapa,… sinpleki, gustoko dituzten musika motetan oinarritzen dute beraien irratsaioa.
Munduko Musika, Elektronika, Jazz, Hip Hop, Pop, Bass, Tropical
Irratiko kide beterano batek larunbatero juergan atera baino lehen egiten duen saioa. Dibertigarria kañeroa, badakizu NOISEAN BEHIN entzugai zeure irratixan.
PITCHFORK zuen bibliatzat hartu baduzue, EKLEKTIKOA bada zuen talde gustokoei deritzen adjetibo errepikatuena, HIPSTERRAK izatea gaitza baino ohore bat dela uste badezue, laburbilduz, NEOMODERNEO sena baduzue…NO LA TENGO da zure programa!!