TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN BLITZ TALDEAREN 1º DISKOA ETA GEHIO
Urtea amaitzeko disko bikaina aukeratu dugu Ttanttapunk irratsaioan, Blitz-en Voice of a generation. Beste zenbait kontu ere izan ditugu, eta gogoratu 31ean Atabalen Punkilloia!
Urtea amaitzeko disko bikaina aukeratu dugu Ttanttapunk irratsaioan, Blitz-en Voice of a generation. Beste zenbait kontu ere izan ditugu, eta gogoratu 31ean Atabalen Punkilloia!
Commando 9 mm taldearen 3º diskoaz aritu gara eta beste zenbait abesti aurkeztu ditugu…
Gaurko irratsaioan Little Roosters taldearen lehe lp-a, 1981ean polydor zigiluak kaleratu zuena, Richmond Sluts taldeak kaleratu zuen ‘ sweet something”azken singlea, the Nashville Ramblers taldeak kaleratu zuen single bakarra eta Nervebreakers taldearen ‘politics’ ep-ko A aldea izan ditugu entzungai besteak beste. Entzun irratsaioa eta gozatu!!
Ttan Ttakun zigilupen atera berri da Ilegalesen disko berria, Madrilen grabatutako zuzeneko bat da eta aste honetako disko berezia izan da TtanTtapunk irratsaioan, 2 asteko ixilunearen ondoren indarberrituta, martxan berriro TtanTtapunk asteartero 22:30-00:00 tartean.
Satan’s Rats taldeak argitaratu zituen 3 singleen eta maketen cd bilduma entzun dugu, “What a bunch of Rodents” izena duena. Ondoren Billy Karloff Band taldearen lehendabiziko singletik “Crazy Paving” eta “Back Street Billy” bi abestiak, Embryo taldearen “I’m different” eta Rivals talde eskoziarraren bigarren singlea, “Here comes the Night” entzun ditugu. Gozatu eta ipurdia mugitu!!
Badator Ttan Ttakun irratiko Mogamboko festa, eta horren arira, Speed Donostiarren 1º LP-a aztertu dugu, festan izango dugunaz hitzegin dugu eta zenbait abesti gehio ezagutu ditugu, Larunbatean elkar ikusiko dugu MOGAMBOOOOOOONNNNNNNNN!!!!!!!
Ilegales asturiarren 1º LP-aren berrargitalpena kaleratu du Ttan Ttakun irratiak, eta horren inguruan hitzegin dugu, gainera Mogambo aretoan izugarrizko festa antolatu dugu AZAROAK 5 larunbaterako, Bloodseekers, Transistores 50 eta SPEED taldeekin, honek 80. hamarkadako punk talde donostiarraren itzulera suposatzen du, The Clash eta Speed-en bideoak eta Nokono eta Naturista DJak arituko dira gau osoan zehar, … Continued
Radiators irlandarren TV tube heart diskoaz aritu gara eta beste zenbait abesti aurkeztu ditugu…
Bigarren aldiz, Manu, TTan TTakun irratiko Pogo Erasoa (r.i.p.) irratsaioko gidari ohia izan degu platoetan bere gustoko binilozko diska eta singelak jartzen. Hoodoo Gurus, Radio Birdman, Código Neurótico…. gozatu!!
Bero bero iritsi da Cold Revenge taldearen “De lo malo lo peor” disko berria, aurrerapentxo nat izan dugu, elkarrizketaren zain, eta Vice Squad ingelesen Shot away diskoa aztertu dugu besteak beste…
088 irratsaioa Gaurko saioan WHERE BIRDMEN FLEW australiar punkaren bilduma eta LOS VIGILANTES puertorricotar taldearen lehendabiziko lp-a aztertu eta komentatu ditugu. Gozatu!!
Dr. Feelgood ingelesen Malpractice diskoaz aritu gara eta miniLP eta Maxisingleekin osatu dugu gaurko irratsaioa…