TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN LA URSS TALDEAREN 2º DISKOA
Sonidos de un derrumbe da andaluziar hauen bigarren LP-a, LA URSS taldeak gainera euskal herria bisitatuko du laister diskoa aurkezteko, beste abesti eder asko ere izan ditugu…
Sonidos de un derrumbe da andaluziar hauen bigarren LP-a, LA URSS taldeak gainera euskal herria bisitatuko du laister diskoa aurkezteko, beste abesti eder asko ere izan ditugu…
Normalean zuzenekoak aukeratzen ez baditugu ere, aste honetan I never talked to Bob Dylan, Patti Smith-en zuzenekoa izan da aukeratutako disko berezia, bestelako abesti ederrekin osatu dugu irratsaio hau…
Ingeles ezezagun hauen “More songs about love and war” disko bikaina aurkeztu dugu gaurkoan, gainera 90. hamarkadako beste zenbait harribitxi izan ditugu irratsaioan, eta Hoehnie records-eko Hoehnie bera izan dugu telefonoz bestalde.
Creamers estatubatuarren 2º diskoa izan da protagonosta nagusia gaurko irratsaioan, beste kontu batzu ere izan ditugu, ala nola, igande hontako diska azoka Londres hotelean.
Irratsaio berezia izan da gaurkoa, alde batetik Pikatxu-ren laguntzarekin David Bowieren zenbait abesti izan ditugu, bestalde eta ardatz nagusi gisa, Txomineko jaien egitarauari errepasoa eman diogu, urtero bezala irailak 7 eta 8-an Txomin auzoan festak ospatuko dira eta Ttan Ttakun irratiak Txozna eta eszenatokia jartzen ditu egitarau oparoarekin, Bukowskin izango den kontzertu batetaz ere hitz … Continued
Gaur irratsaioaren ondoren Bad Manners taldearen kontzertura noa eta hori dela eta, Ska revival irratsaio berezi bat egitera bururatu zait, Euskal Herriko, New Yorkeko eta Ingalaterrako taldeekin, bereziki NYC SKA LIVE diskoaz hitz egin dugu.
Crass talde anarko-Punkaren lehenengo LP-a The feeding of the 5000 izena darama, eta hau izan da gaurko protagonosta, beste zenbait kontu eta abestiekin batera, eta gogoratu larunbat honetan Txozna jarriko dugula Donostiako Bulebarrean kainoiazoa eta Uski’z-en kontzertuan zehar (18:00-1:30).
Plasmatics amerikarren “Beyond the valley of 1984” diskoa izan da gure gaurko protagonista, baino beste abesti eder asko ere izan ditugu…
Gaurko irratsaioan Ramon eta Nando izan ditugu Speed taldearen abeslari eta gitarrista, eta beraien Antigubernamental disko berriaz hitz egin dugu irratsaioa osoan zehar…
Australia aldera jo dugu gaurkoan, Hoodoo Gurus taldearen Stoneage romeos LP- ezagutzeko, beste zenbait talde eta abesti ere izan ditugu…
Duela hilabete batzuk, Ilegales Asturiarren Ni un minuto de silencio zuzeneko diskoa aurkeztu genuen, orain kontzertu horren bigarren zatia aurkeztu dugu, “Ni un minuto de silencio vol.2” izenpean. Beste abesti eder batzuk ere aurkeztu ditugu Ttanttapunk irratsaioan…
Off tlade kaliforniarra sortu berria da eta dagoeneko lehenengo LP-a atera dute, honen azterketa egin dugu eta beste zenbait abesti gehiago ere aurkeztu dizkizuegu…