TXOZNA jarriko dugu Saguesen aste nagusian
Azken 2 urteetan bezala, aurten ere Aste nagusian txozna jartzea egokitu zaigu, Saguesen izango da, kontzertuekin batera, 23:00-02:00 tartean. Animatu, bixita gaitzazu eta hartu tragotxo bat gurekin…
Azken 2 urteetan bezala, aurten ere Aste nagusian txozna jartzea egokitu zaigu, Saguesen izango da, kontzertuekin batera, 23:00-02:00 tartean. Animatu, bixita gaitzazu eta hartu tragotxo bat gurekin…
NOFX taldeak kontzertua eskeiniko du Miarritzen ekainak 21-ean Iraty gunean Atabal aretoak antolaturik, kontzerturako sarrerak zozketatu ditugu facebook eta twitter bidez, eta zozketa zuzenean egin dugu TTAN TTAPUNK irratsaioan. Gainera zozketa bideoan uikusi daiteke hemen: https://www.youtube.com/watch?v=pe0hWwJOhY0
Hernaniko san Juan jaiak ekainaren 23-tik 27-ra izango dira, eta urtero Molotoff irratiak txozna jartzen du bertan, gune dantzagarri batekin. Aurtengo egitaraua interesgarria eta oparoa da, horra kartela. Gogoratu Ttan Ttakun irratiaren laguntza izaten dutela urtero, animatu eta gozatu!!!!
3º AB KROSSA (Amara Berriko krossa9, hil honen bukaeran izango da, maiatzak 28an konkretuki. Euskararen aldeko krosa dugu, urtero euskara bultzatzen duen elkarte bati bideratzen zaizkio irabazia, eta aurten TTAN TTAKUN irratian pentsatu dute…Mila Esker!!!! Egitaraua 17:00tan hasiko da haurren txokoarekin, 18:00tan haurren lasterketa eta 19:00tan lasterketa nagusia. Ondoren 20:00tan luntxa eta sari banaketa eta … Continued
Aztalka irratsaio berria hasiko du gaur bertan Samuk, astearte gauero 00:30-01:30 tartean, konspiranoiari buruzko irratsaio berria, ONGIETORRI!!!
Euskaltzale eta euskaldun askoren ahotan dabil ahalduntzea eta aktibazioaren erronka. Euskarari buruzko diskurtsoa aldatzearen beharra, euskara sustatzeko kanpainak, erabilera, euskara elkarteen lana… Donostian, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainarekin berriz ere indarra hartu du boteretzearen ideiak. Gai honen inguruan piztutako jakinmina asetzeko Lorea Agirre kazetaria eta Jakin-eko zuzendaria gonbidatu dugu hizlari gisa, martxoaren 15erako (19:00) … Continued
Astelehena Martxoak 14, nahas mahas sesio berezi bat burutuko dugu Txondorra gunean. 17:00tan 088 DJ-a (Iñigito), 18:00tan Manu Pogo eta 19:00tan Rude kanka. Martxoan zehar Txondorran egingo diren ekintzen barruan kokatzen da sesio hau, sarrera doakoa, zuzenean DJ emanaldiak eta aldi berean sesio horien emisioa Ttan Ttakun irratian 107.2FM 107.7FM eta ttanttakun.org orrian.
Badator Ttan Ttakun irratiaren Android aplikazio berria!
Aitor ikastolako haurrak astearte eta ostegunero 15:30 – 16:00 tartean irratsaioa burutuko dute, urtero bezala, urtarrilean hasi eta ekainerarte.
Badator irratiko festa larunbat honetan, eta kartelean azken orduko aldaketa bat izan dugu, UK BILL taldeak ezingo du festan jo eta haien ordez LUMA talde donostiarrak joko du.
Larunbateko festa badatorrela, gaur UK BILL taldeko Rafa etorri zaigu estudiora disko berria eta festaz hitz egitera. Elkarrizketen atalean topatuko dzute grabazioa, eta gaurko TtanTtaPunk irratsaioan eta osteguneko EguerdikoAhotsa magazinean irratsaio bereziak festari buruz…
Urtarrilak 16,. larunbateko gure festarako dena prest dugu, aste honetan Eguerdiko Ahotsa magazinean arreta berezia eskeiniko diogu festari elkarrizketa eta musikarekin. Dekorazioa, barra turnoak, afariak, taldeen eta DJen beharrak…dena lotuta, beraz zuen presentzia bakarrik falta zaigu, larunbatean elkar ikusiko dugu!!!