Programazioan berrikuntzak

Programazioan berrikuntzak

OHARRA: Informazio honek aldaketak jasan ditzake, horregatik informazio eguneratua jakiteko: www.ttanttakun.org/programazioa * Entzuleok, HAU DA Ttanttakun irratiaren PARRILLA * IRRATSAIOAK IGANDEA Bazterrik bazter ( 18:30-20:00, errepikapena astelehenetan 09:00-10:30) Apur dezagun katea ( 20:30-21:30, errepikapena astelehenetan 13:00-14:00) Stock13 ( 22:00-23:30, errepikapena ostegunetan 17:00-18:30) ASTELEHENA SAIO BERRIA! Klitto! atari digitaleko kideek feminismoari buruz egingo dute Urtarriletik aurrera … Continued


TtanTtaKontzertua

TtanTtaKontzertua

Ttan Ttakun irratiak kontzertu berri bat antolatzen du. Azaroak 21, larunbata, Urgull-eko Guardetxean Pajarin eta Zappa-ri omenaldia egingo diogu CANSHADOWS eta AUTOBUS MAGIKOA taldeekin, 22:30tatik aurrera. Bizirik eta musikarekin harreman berezia duten inguruko pertsonaiak omenduko ditugu zenbait kontzertuen bidez, eta hau da lehenengoa. Sarrera 5 eurotan.


Eguerdiko Ahotsa eta Ttanttapunk oporretan

Eguerdiko Ahotsa eta Ttanttapunk oporretan

Aste honetan ez dugu ez Eguerdiko AHotsa ez Ttanttapunk irratsaiorik izango, oporretan nagoelako, hurrengo astean normaltasunera bueltatuko gera, barkatu eragozpenak, nahiz eta agian norbaiti ongi datorkion musika bakarrik entzutea…


Irratsaio bat egin nahi?

Irratsaio bat egin nahi?

Saio bat egiteko gogoa baduzu: Euskera hutsean egin behar duzu Irratiaren funtzionamendurako lanetan parte hartu behar duzu, ahal duzun neurrian Gurekin harremanetan jar zaitezke Bilera irekia hilabeteko lehen asteartetan 20:00-22:00, Karmengo ama 60. Egia, Donostia Telefonoa 943 322 523, irratsaioen ordutegietan gaude eta bestela erantzungailuan utzi mezua (deituko zaitugu) ttanttakunirratia@gmail.com helbidera idatzi eta kontaiguzu zer … Continued


107.2FM-ra buelta Eta 107.7FM-a mantentzen dugu

107.2FM-ra buelta Eta 107.7FM-a mantentzen dugu

Bai, hilabete honetan zenbait aldaketa egiten ari gara gure seinalearen hobekuntzarako, eta orain (badirudi behin BETIKO). 107.2FM-ra bueltatzen gara, Donostia osoan, hegoaldera goiherri alderaino, eta ia Gipuzkoako kostalde osoan, eta gainera 107.7FM-a ere mantentzen dugu donostialderako, beraz bi frekuentzia horietan entzun ahalko da hemendik aurrera Ttan Ttakun irratia, eta noski ttanttakun.org web orrian ere bai.


Saguesen Txozna

Saguesen Txozna

Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino.     Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!    


Piraten abordatzea

Piraten abordatzea

Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian


Pastel Nagusia 2015

Pastel Nagusia 2015

Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!


Webgune berritua TTv5

Webgune berritua TTv5

Aurrena soinu mahaia aldatu zen … Handik gutxira frekuentzia aldatu zen … Horiekin guztiekin aski ez eta ttanttakun.org-n berrikuntzak egon dira: – Nabigatu bitartean irratiaren zuzenekoa edo irratsaio baten errepikapena entzuteko aukera – Grabazioak entzuteko menuak (goiko aldean) eta irratsaioaren zuzenekoa entzuteko menua (beheko aldean) modu eskuragarrian – Interface txukuna (TTv5-i buruzko xehetasun tekniko gehiago … Continued


107.7 FM-RA PASA GARA

107.7 FM-RA PASA GARA

Frekuentzia aldaketa bat egin dugu ,aste honetan, 107.7FM-ra pasa gara, behin betirako, hor gelditzeko. Otxoki irratiari eskerrak eman nahi dizkiogu bere frekuentzia guri uzteagatik eta Joserra irrati teknikariari egindako lan eskuzabalarengatik. Diala eguneratu eta entzun ttanttakun irratia! Bide batez lagun gaitzazu frekuentzia berrian nola entzuten den jakiten. Horretarako ttanttakun.org/nondik helbidean utz dezakezu bi pauso errazen bidez: … Continued


Garai berrietarako aldaketak. Eta airean gaude (eta interneten)!

Garai berrietarako aldaketak. Eta airean gaude (eta interneten)!

  Gure kide Ikerrek (Iñaki, non dago Jamaika saioko egileak) esan ohi duen bezala, irudi batek mila hitzek baina esangura gehiago du: hauxe duzue orain dugu soinu mahaia   Gure irratiak udako denbora aprobetxatu nahi du emisoran moldaketak egiteko. Edozein kasutan entzulearentzat eragozpenik ez izateko ahalegina egiten ari gara. Irratiko soinu mahaiaren aldaketa egina dago … Continued


Guardetxeko festako egitarau osoa

Guardetxeko festako egitarau osoa

Badator Ttan Ttakun irratiaren 20º urteurrenaren festa, iragarriak genituen kontzertuak: Za!, Karkel eta Teknomadak. Baino egunean zehar egitaraua zabalagoa izango da: *20:00tan hasiko da festa Guardetxean bertan zuzeneko emisioaren hasierarekin eta irratiko DJen musikarekin. *21:30tan Afari Herrikoia (afaria + festarako sarrera 10 euro, apuntatzeko bidali email bat ttanttakunirratia@gmail.com helbidera) eta bideo proiekzioa “This is Tom” … Continued