Pelax eta Cowboys Orchestra zuzenean
Azken ordukoa!!! Pelax eta Cowboys Orchestra taldearen kontzertua emitituko dugu zuzenean, eta Txondorrara etor zaitezke kontzertuaz gozatzera
Azken ordukoa!!! Pelax eta Cowboys Orchestra taldearen kontzertua emitituko dugu zuzenean, eta Txondorrara etor zaitezke kontzertuaz gozatzera
Ez dugunez aurre salmentarik egiten, festara sartzeko sarrerak leihatilan bertan eskuratu behar dira, 5 euroren truke, eta pertsona bakoitzeko 2 sarrera bakarrik banatuko ditugu, agertzen diren guztiak lekua izan dezaten. Leihatilak 22:45tan irekiko ditugu eta festara segituan sar zitezkete musikaz gozatzera.
Areto nagusian izango diren kontzertuen tartean eta ondoren KUOLEMA DJ-a arituko da musika jartzen, goizaldeko 6:30ak arte. Kuolemaren Nahas-Mahas sesioa entzun dezakezu gure webgunean!
Urteroko festa gainean dugu eta dagoeneko kartela prest dugu, bertan elkar iklusiko dugu!!!
Berrikuntzen atalean Ruper Ordorika-ren Lurrean Etzanda diskoa satru dugu.
Oñatitik Blond In Flames DJ-a arituko da Txondorra gunean Nahas Mahas sesio berri bat grabatzen astearte honetan, abenduak 16, arratsaldeko 18:30tan. Beti bezala ateak zabalik guztiontzat, animo eta ordurate!!
Ezer ikutu gabe gaur arratsaldean badirudi emisioa bueltatu dela, zorionekoak gu!!! dena normaltasunera bueltatu da beraz!!
Pasa den asteburuko ekaitzaren ondorioz irrati bidezko emisioa moztuta dugu, internetez jarrai gaitzakezu ttanttakun.org web gunean. Espero dugu azkar konpontzea arazoa, bitartean barkatu eragozpenak…
Haurguneak sortutako haur kanta bat grabatzen ari gara egunotan Ttan ttakun irratian, lehenengo frogetan gaude…
Asteazkena abenduak 3, Rolling Dice donostiarrak disko berria aurkeztuko dute Eguerdiko Ahotsa magazinean…
Astearte honetan 2 disko berri aurkeztuko ditugu, alde batetik Naroa Gaintzarekin Hogeitabinetrokoadro-ren disko berria, eta bestalde Bonberenea Txarangaren Ez Da Gaur diskoa, 12:30tatik 14:00ak arte
Gaur astelehena abenduak 1, Egiako Txondorran 18:30tan Nahas Mahas irratsaio berri baten grabazioa izango dugu, IÑIGITO DJaren eskutik, gerturatu nahi dezutenontzat ateak zabalik egongo dira…