Brasil Musika Tarte Berria

Brasil Musika Tarte Berria

Musika tarte berria ordutegian sortu dugu: Brasil. Hemendik aurrera Brasilgo musikarik onena gure irrati mundialean entzungo da. Astelehenak gaueko 00:00etan (asteartea) eta igandetan Stock13 Irratsaioa baino lehen.


Eguerdiko Ahotsa eta Ttan Ttapunk oporretan

Eguerdiko Ahotsa eta Ttan Ttapunk oporretan

Hurrengo astean Eguerdiko Ahotsa magazinea eta TtanTtapunk irratsaio musikala ez dira emitituko oporrengatik, beraz, asteartea azaroak 25ean bueltatuko dira bi irratsaioak.


Ad Libitum irratsaioaren ordutegi aldaketa

Ad Libitum irratsaioaren ordutegi aldaketa

Orain arte Ad Libitum irratsaioa asteazken arratsaldetan egiten zen, eta hemendik aurrera ASTEARTETAN 15:00-16:00 tartean arituko da Itziar musika klasikoa eta soinu banden inguruko irratsaioa burutzen, errepikapenak berdin jarraituko dute.


KUOLEMA Nahas Mahas sesioetan

KUOLEMA Nahas Mahas sesioetan

Txondorra gunean Nahas Mahas irratsaioaren grabazio berri bat burutuko dugu astelehen honetan azaroak 10, arratsaldeko 18:30tati 19:30tara, kasu honetan KUOLEMA musika jartzailea izango dugu gurekin, eta streaming bidez entzun ahal izango da, ttanttakun.org web orriaren bitartea gure bigarren kanalean, eta ondoren larunbata azaroak 15ean irrati bidez Nahas Mahas irratsaioan 23:00tan.


XAXMA HIL DUTE bueltan parrilara

XAXMA HIL DUTE bueltan parrilara

Ttan Ttakun Irratiko programazioan berriro izango dugu XAXMA HIL DUTE irratsaioa, oraingoan ostiralero 17:30-19:30 tartean.


Altza Teloia irratsaio berria

Altza Teloia irratsaio berria

Martxan dugu Altza Teloia irratsaio berria, antzerkigintzari buruzko irratsaio hau, larunbatetan egiten du Aitorrek 15:00-16:00 tartean, dagoeneko lehenengo irratsaioa egina dago eta entzungai duzu gure web orrian.


BANGERZ txondorran NAHAS MAHAS berri batetan

BANGERZ txondorran NAHAS MAHAS berri batetan

Astelehen honetan, Urriak 27 arratsaldeko 18:30tan BARGERZ-en sesio bat izango dugu TXONDORRA gunean Nahas Mahas irratsaiorako. Beti bezala ateak zabalik zuzenean ikusteko sesio elektroniko hau…


PUNKO txondorran sesio bat grabatzen

PUNKO txondorran sesio bat grabatzen

Astelehen honetan Urriak 20 arratsaldeko 18:30-19:30 tartean PUNKO arituko da Nahas Mahas irratsaioaren grabazio berri bat burutzen Txondorran (Karmengo ama 60, behea), ateak zabalik izango ditugu, beraz nahi duenak zuzenean ikus dezake musika sesio hori.


AD LIBITUM IRRATSAIO BERRIA

AD LIBITUM IRRATSAIO BERRIA

Ad Libitum izeneko irratsaio berria gidatuko du Itziarrek asteazkenero 15:00-16:00 tartean, musika klasikoa bereziki eta tarteka soinu bandak jorratuko ditu, urriak 15 asteazken honetan hasiku du irratsaioa, ANIMO!


Eguerdiko Ahotsa bueltan

Eguerdiko Ahotsa bueltan

Aste honetan irratsaio pare batetan kale egin det, hurrengo astean normaltasunera bueltatuko naiz Eguerdiko Ahotsa magazinearen ordutegi eta edukinekin. Barkat eragozpenak!


IÑIGO ART Astelehenean Txondorran

IÑIGO ART Astelehenean Txondorran

Astelehena urriak 6, Txondorran (karmengo ama 60 behea), IÑIGO ART DJHaren sesioa grabatuko dugu Nahas Mahas irratsaioarentzat, 18:30-19:30 tartean. Ateak zabalik egongo dira sesioa zuzenean ikusi nahi dutenentzat, eta larunbatean emitituko dugu Nahas Mahas irratsaioaren ordutegian, 23:00tan