ROTOTOM 2013 KRONIKA #5 ASTEAZKENA 21

ROTOTOM 2013 KRONIKA #5 ASTEAZKENA 21

Kaixo irakurle maite! Egunetik egunera beranduago esnatzen gera, dagoeneko nekeak egunerokotasunean pisatzen baitu… Ez gera bakarrak, egunetik egunera jende gehiago ikusten da lurrean botata, edozein ixkinetan lo… Beroak gainera asko laguntzen du lurrean denbora gehiago pasatzen! Arratsaldean Rototomek eskeintzen dituen beste aktibitate batzuetan parte hartu genuen, besteak beste zirko eskolako “Ricky, el profesor de tenis”en … Continued


ROTOTOM 2013 KRONIKA #4 ASTEARTEA 20

ROTOTOM 2013 KRONIKA #4 ASTEARTEA 20

Kaixo peña!! Iritsi gara ba, festibalaren erdibidera. Laster batean pasa dira 4 egun eta beste horrenbeste geratzen dira oraindik gozatzen jarraitzeko. Atzokoa egun freskoa izan zen, izugarri ondo egoten da desertuko  bero kiskalgarriak atsedena ematen duenean. Beraz, eguraldiari dagokionez, Txapo!! Apur bat aldatzeko, Taldeko batzuk Vivir la Energia gunera hurbildu ziren arratsaldean. Bertan, Nieves Pons-en … Continued


ROTOTOM 2013 KRONIKA #3 ASTELEHENA 19

ROTOTOM 2013 KRONIKA #3 ASTELEHENA 19

Egunon Rototomeko jarraitzaile guztioi! Atzoko eguna benetan intentsua eta lanaz jositakoa izan zen, ez ginen gelditu ere egin, zuentzako ahalik eta informazio gehien biltzeko modu freskoenean! Arratsaldeko lehen orduan, Roberto Sanchez produktore eta musikariaren eskutik eta ACR-k antolatuz, Dub musika nahasteko tailerra izan genuen, “Dub Workshop” izeneko tailer zoragarria, Rototomeko reggae University-an.  Lone Ark estudioko … Continued


ROTOTOM 2013 KRONIKA #2 IGANDEA 18

ROTOTOM 2013 KRONIKA #2 IGANDEA 18

Egunon familia! Hementxe jarraitzen dugu festibaleko hirugarren egunean, bi egunez euriak busti ostean, benetako beroak egin du azkenean bere agerraldia eta orain, itzaletan ere kiskaltzen!!!! Goazen ba harira. Atzo, kala eder batean gorpu eta arima freskatzen egon ondoren eta mediterraneoko uretanondo murgilduta eta gero, Festibaleko non-reggae kontzertu bat ikustera hurbildu ginen Main Stage gunera: LA … Continued


ROTOTOM 2013 KRONIKA #1 LARUNBATA 17

ROTOTOM 2013 KRONIKA #1 LARUNBATA 17

Kaixo peña!! Hemen gaude berriz, Rototom Imperioan. Aurtengo 20. “Love” edizioa euritan bustia hasi da Benicassimeko basamortuan. Sinestezina. Lekeition egon ginela ematen zuen! Atzoko menu musikala ederra izan zen, hasteko, eszenatoki nagusian Third World talde Jamaikar beteranoak jo zuen, euren 40. urteurrena ospatuz. Oso giro ona zuten beraien artean, kanpotik ikus zitekeen partaideen arteko komunikazio … Continued


Donostiako Piraten abordaia zuzenean Ttan Ttakun irratian

Donostiako Piraten abordaia zuzenean Ttan Ttakun irratian

Arratsaldeko (gaur, abuztuak 12) 16:30-tik aurrera Donostiako piraten abordaia Ttan Ttakun irratian zuzenean entzuteko aukera izango da! Piratek egiten duten irratsaioa Donostiako kaitik zuzenean emitituko dugu, bai 107.2FMan eta baita gure webgunean topatuko dezuten streaming-ean ere! Abordaiarako prest??!


TTAN TTAKUN IRRATIA ROTOTOM FESTIBALEAN 2013

TTAN TTAKUN IRRATIA ROTOTOM FESTIBALEAN 2013

Hey familia!!!!! Ttan Ttakun Irratia berriz Rototom Festibalean egongo da!! Eta azken urteetan bezala, Molotoff Irratiarekin  eta Tacumah Reggae Elkartearekin eguneroko kronikak, elkarrizketak eta argazkiak eskeiniko dizkizuegu web miragarri honetan!!! Hadi egon eta ez galdu!!! Sustraiak eta kultura!!!! Hemen uzten dizuegu joan den urteko festibalen argazki polit bat: WAILING SOULS & KOMANDO KRONIKALARI  


SANJUANAK 2013 HERNANI

SANJUANAK 2013 HERNANI

Aurten Hernaniko Molotoff irrati libreko kideak lagunduko ditugu Sanjuanetan antolatzen duten txozna/eszenatokian. Ostiralean (ekainak 21) hasi eta ostegunerarte (ekainak 27) bertan izango gera jaigiro eta musikaz blai! Eszenatokian gertatzen dena irrati bidez entzuteko aukera izango da (dena ondo ateratzen bada): Molotoff irratian (91.8FM) eta Ttan Ttakun irratian (107.2FM), eta baita interneten bidez ere. Giro ederrean … Continued


TTAN TTAKUN IRRATIKO PROGRAMAZIO BERRITUA MARTXAN

TTAN TTAKUN IRRATIKO PROGRAMAZIO BERRITUA MARTXAN

Martxan dugu Ttan Ttakun irratiko programazio berria, irratsaio berri batzuk (Mish Mash eta Bang Bang Radioshow), musika tarteetan aldaketa batzuk, errepikapenen berkokapena…dena txukun txukun eta berri berria…


2013-ko apirila eta maiatzako Berrikuntzak

2013-ko apirila eta maiatzako Berrikuntzak

Hurrengo 2 hilabeteetan Berrikuntzen tartean entzungai izango ditugun disko berriak hauek dira: BRIGANTHYA – DESTINO NUEVOS AIRES Madre gaia Lorein Desertu urdin bat Dueña de mis sueños Su nombre es Sorey Gure aita Buen viaje Las hadas hablan The spirit of Casilda The Patilla’s home Seguran Llanto a casilda Elkarrizketa entzun dezakezu hemen. MALA NOCHE … Continued


TTAN TTAKUN FESTA 2013 GAZTESZENAN!!!

TTAN TTAKUN FESTA 2013 GAZTESZENAN!!!

Aurtengo festa urtarrilak 12 larunbatean izango da, beti bezala 2 areto, rock’n’rolla eta elektronikoa, kartela lotuta eta egina dago. Sarrerak egunean bertan eros daitezke 5 euroren truke, leihatilan, eta pertsona bakoitzak gehienez 2 eros ditzazke. 23:00tatik 6:30tara musika eta giro bikaina Egiako Gazteszenan, ondo pasau eta asko gastau!!


107.2 FM DA GURE FREKUENTZIA BERRIA!!!!!!!!!!!!

107.2 FM DA GURE FREKUENTZIA BERRIA!!!!!!!!!!!!

Eusko jaurlaritzaren lizentzien banaketaren ondoren, gure betiko 106.8 fm maitea utzi behar dugu, eta oraingoz, 107.2 FM-an kokatuko gera. Aurrerago aldaketarik balego abixatuko genuke, ahoz aho, internet bidez, mobil bidez eta abar,  mesedez, pasazazu informazioa entzuleak jakin dezaten