EMISIOA MARTXAN BERRIRO

EMISIOA MARTXAN BERRIRO

3 egun eman ditugu irrati bidez emititu gabe, azkenean topatu dugu arazo teknikoa eta konpondu ondoren martxan dugu berriro emisioa, internetez ez dugu arazorik izan. Beraz barriro, arazorik jarrai gaitzakezu irrati edo internet bidez. Mila esker eta barkatu eragozpenak…


TTAN TTAKUN TXOZNA ASTE NAGUSIAN

TTAN TTAKUN TXOZNA ASTE NAGUSIAN

Abuztuak 11, larunbatarekin, eta arratsaldeko 18:00tatik aurrera Ttan Ttakun irratiak Txozna irekiko du Donostiako Bulebarrean. Kinoikadarekin batera hasiko gara lanean eta gaueko 2:00ak arte jarraituko dugu (suen bitartean etenalditxo bat egnez). Gainera irratia kalera aterako dugu eta irratsaio berezi bat emitituko dugu bulebarretik, kainoikada erretrasmitituz eta festa giroan murgilduz. animatu zaitez eta egiguzu bixita larunbat … Continued


BERRIKUNTZEN ATALA BERRITUTA

BERRIKUNTZEN ATALA BERRITUTA

Hurrengo 2 hilabetetan ondorengo diskoak izango ditugu Ttan Ttakun irratiko berrikuntzen atalean entzungai: *ALBERTO GAMBINO & KUNGFUMETAS “Coctel de gambas” *COLD REVENGE “De lo malo lo peor” *DESORDEN PUBLICO “Los contrarios” *ESNE BELTZA “Hiru kolpetan” *ETXE “Haize berri bat” *GAIZKA PEÑAFIEL “Lagunartean” *KE NO FALTE “Vente conmigo” *TOPEKA “Beti bide zailenetikan” *VARIOUS ARTISTS “South Africa” … Continued


TTAN TTAKUN FESTA 2012 - ARGAZKIAK

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK

Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!


SANTO TOMASETAN POSTUAK DITUGU!!!

SANTO TOMASETAN POSTUAK DITUGU!!!

Asteazken honetan Santo Tomas egunean, Groseko Txofre Plazan eta alde zaharreko Sarrieg plazan TTAN TTAKUN irratiak txistorra postu bana jarriko ditu, pasa zaitez gure eskaintzak dastatzera eta kaixo bat esatera!!!!


Abenduko BERRIKUNTZAK entzungai!

Abenduko BERRIKUNTZAK entzungai!

Abenduan zehar BERRIKUNTZAK atalean (Goizean 11:30-12:30)  entzungo diren disken lista jarraian duzue. Ea gustukoe duzuen! Alpheus – From Creation (FAK Records) Joseba Gotzon – Lau hormen artean Kalte – Kalte Kike Mora – Jazz Project (Baga Biga) Lolas Club – Uno Mamba Beat – The Part 1 Neguko Txorimaloaren Residence – Bide Elektrikoa Su Ta … Continued


Irratsaio berri bat!

Irratsaio berri bat!

Kaixo lagunak, astelehenetik aurrera, astero KIROL ESKIROL irratsaio berria izango dugu arratsaldeko 8retatik aurrera! Asteburuan zehar gertatutako kirol ekitaldien inguruko laburpen, emaitzak, elkarrizketak, etab. entzun ahalko izango dira. Ta borobiltzeko, aipatu behar dugu, aurretik Ttan Ttakun irratitik pasatako ahots femenino bat izango duzuela entzungai irratsaio honetan. Beraz, astelehean entzun beharko duzue lehen irratsaioa zein den … Continued


RSS jarioen helbide berriak eta gehiago

RSS jarioen helbide berriak eta gehiago

Azken asteotan web orrian egin ditugun aldaketak direla eta barne URLak aldatu egin dira. Atalak birrantolatu ditugunez RSS jarioen helbideak, besteak beste, eguneratu beharko dituzue zuen irakurleetan. Errezena eskuineko zutabean azaltzen den atalen zerrendako iruditxoaren () helbidea erabiltzea da!


Facebook erabiltzailea desaktibatuta

Facebook erabiltzailea desaktibatuta

Ttan Ttakun facebook erabiltzailea itxi egin dugu. Hemendik aurrera, facebook sare sozialean jarraitu nahi bagaituzu, helbide honetara jo beharko duzu: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia eta jarraitzaile egin.


Ttan Ttakun facebook TALDEA jarraitu

Ttan Ttakun facebook TALDEA jarraitu

Ttan Ttakun facebook “erabiltzailea” desagertu egingo da aste honetan. Irratiko notiziak, etab. facebook sare sozialean jarraitu nahi badituzu, egin zaitez jarraitzalile hemen: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia Agur bat, Ttan ttakun irratia


Nondik entzuten gaituzu

Nondik entzuten gaituzu

Orain dela hilabete pare bat, Ttan Ttakun irratiak bere antenaren kokalekua aldatu zuen. Gaur egun, irratiko seinalea oso ondo iristen da Donosti eta inguruetara. Baina ziur egon nahi dugu hau egia dela eta horregatik, zuen parte hartzea eskatu nahi dizuegu. Beraz, utz ezazu iruzkin bat notizi honen azpian eta kontaiguzu nondik entzuten gaituzun eta zer … Continued


ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!

ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!

Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte … Continued