TtanTtaPunk irrastaioa normaltasunera buelta

TtanTtaPunk irrastaioa normaltasunera buelta

Zenbait astez ordutegi bereziarekin aritu ondoren, gaur betiko ordutegira bueltatuko da TtanTtaPunk irratsaioa, hau da, asteartero, 22:30-00:00 tartean. gero arte beraz!!!


Programazio berezia alerta bitartean

Programazio berezia alerta bitartean

Jasaten dugun alerta egoera dela eta irratsaio gehienek ezin dute berea egin, baino Eguerdiko Ahotsa magazinean bai, saiatuko gera egunero, gure ordutegia betetzen, astearte, asteazken eta ostegunetan, 12:30-14:00 tartean, eta gainontzeko egunetan irratsaio bereziak eskeiniz ahal denean, adi beraz!! Bidali zure mezuak 688804648 telefonora, edo sartu zuzenean 943322523 telefono bidez.


Zine-Lab irratsaio berria martxan

Zine-Lab irratsaio berria martxan

Astelehenetan, 19:00-20:00 tartean Zine-Lab irratsaio berria dugu, zinemari buruzko irratsaioa, hileko 2. astelehenetan. Animo eta ongi etorri!!!



Lamien kanta irratsaio berria martxan

Lamien kanta irratsaio berria martxan

Lamien kanta irratsaio berria dugu ttan ttakun irratian. Anek gidatuko du eta hilean behin, bigarren ostiraletan egingo du, 19:30-21:00 tartean. ONGI ETORRIII!!!!


Irratiko festako zenbait argazki

Irratiko festako zenbait argazki

Urtarrilak 11-ean izan genuen urteroko festa Egiako gazteszenan, hona hemen Juan Gonzalez Andres-ek egindako zenbait argazki eder, zorionak eta mila esker!!!  


Aitor ikastola bueltan

Aitor ikastola bueltan

Berriro ditugu gurekin Aitor ikastolako haurrak, astearte eta ostegunero 16:00tatik aurrera ekainerarte.



TTAN TTAKUN FESTA 2020

TTAN TTAKUN FESTA 2020

Badator berriro TTAN TTAKUN irratiak ospatzen duen urteroko festa. Egia kulturetxean, larunbata, urtarrilak 11. Aurten 22:45tan irekiko dira ateak, eta goizaldeko 06:00tara luzatuko da festa. 2 areto izango ditugu, nagusian (gazteszena) SEÑOR NO, DOGO, BULLET PROOF LOVERS, UNIDAD ALAVESA eta KOBAN taldeek joko dute. Areto txikian (hitzaldi aretoa): Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan, … Continued


Distopia mutante irratsaio berria

Distopia mutante irratsaio berria

Hilabete bakoitzeko azken ostiraletan DISTOPIA MUTANTE irratsaio berria izango dugu martxan, ostiral honetatik aurrera. Jose eta Andy-ren eskutik irratsaio musikala 19:30tan, ONGI ETORRI!!!!


Molotff irratiko txozna Hernanin

Molotff irratiko txozna Hernanin

Aurten ere Udako solstizio jaiak (edo San Juan jaiak) ospatuko dira Hernanin, eta urtero bezala, Ttan Ttakun irratiak kolaborazioa izango du Molotoff irratiko txoznan, larunbata ekainak 22tik osteguna ekainak 27ra, gauero 22:00tatik 06:00tara (larunbat eta igandean 07:00ra), lan eta lan arituko gera txoznako turnoetan, inork lagundu nahi badu ateak zabalik ditugu. Hau da aste osoko … Continued


Zizka mizka irratsaio berria

Zizka mizka irratsaio berria

Zizka mizka irratsaio berria gidatuko du Axik asteazkenero 19:00-20:00 tartean, animo eta ongi etorri!!!