Magnetika palta irratsaio berria

Magnetika palta irratsaio berria

Ostegunetan 16:30-17:30 tartean izango dugu “Magnetika palta” irratsaio berria musika eta elikadura uztartuz, ONGI ETORRI!!!


MAGNOLIA irratsaio berria

MAGNOLIA irratsaio berria

Magnolia DJ-ak MAGNOLIA izeneko irratsaio berria dakar, asteartero 17:00tatik 20:00tara. Musika aukeraketa ezinhobea astearte arratsaldetarako, ONGI ETORRI MAGNOLIA!!!!


LKaleak ekimenaren grabazioak auzoko telefonoetan gaurtik aurrera

LKaleak ekimenaren grabazioak auzoko telefonoetan gaurtik aurrera

6 telefono jarriko dira auzotik, mezu ezberdinekin. Mezuok Lkaleak ekimenaren barruan ateratako ondorio edo giltzarriak adieraziko dituzte laburki (orokorrean minutu 1 baino gutxiagoko audioetan). Telefono horien bitartez auzotarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute ere, telefonoa erabilita kontestadore batean euren ikuspuntua uzteko aukera izango dutelarik (ondoren jaso eta baloratuko direnak!). Kokalekuen antolaketa: Astelehenean (gaur): Plazaundin egongo … Continued


Lkaleak ekimenaren grabazioak

Lkaleak ekimenaren grabazioak

Donostia Lagunkoia hiri planean den proiektu bat da LKaleak. Zertan datza? Elkarrekin sortzeko prozesu bat garatzean, non adinekoek eta gizarteko beste pertsona eta eragile batzuek lankidetza sareak asmatu, diseinatu eta abian jartzen dituzten, haien bidez inguru lagunkoi bat emateko adineko pertsonei laguntza eta zaintza gehiago behar duten garaian. Esperientzia hau Egia auzoan ari dira egiten. … Continued


2º kanala gehiago zabaldu dugu

2º kanala gehiago zabaldu dugu

Zenbait konponketa eta moldakleta egin ondoren Ttan Ttakun irratiaren 2º kanala donostiaz harago entzun daiteke, irrati bidezs 107.7FM-an. Bertan oraingoz musika tarteak ditugu 24 orduz, aurrerago edukin gehiago eta streaming-a ere izango ditugu. Oraingoz Donostiaz gain, inguruko herrietan ere entzun daiteke 2º kanal hori 107.7FM-an.



Txondorra festa hurrengo astelehenean Guardetxean

Txondorra festa hurrengo astelehenean Guardetxean

Txondorra kultur guneak festa bat antolatu du Urgull-eko Guardetxean hurrengo astelehena Abuztuak 13, gaueko 23:00tatik goizaldeko 06:00tara. Alde batetik 3 DJ ederrekin ondo pasatzeko aukera izango dugu: *Next ludd DJ *Zuaitz DJ *El comisario de la luz DJ Bestalde Txondorra-ren ekimenak bultzatzeko festa solidarioa ere izango denez, animatu zaitezte enak bertatik pasatzea, Aste Nagusiarekin bat … Continued


TEMPO irratsaio berria ostegunetan

TEMPO irratsaio berria ostegunetan

Ostegun gauero Tempo irratsaio berria izango dugu Ttan Ttakun irratiko 1 kanalean Gorka-ren eskutik. Musika elektronikoa jorratuko du ordubetez, 22:00tan hasita. ONGI ETORRI!!!!


Irratiko urtarrileko festako argazki gehiago!

Irratiko urtarrileko festako argazki gehiago!

Makokiren argazkiak dira, #ttanttafest18 SOFA: https://goo.gl/r6vAJQ DISCIPULOS DE DIONISOS: https://goo.gl/8jusRD SNOBS: https://goo.gl/GN8yG4 SEÑOR NO: https://goo.gl/2iHsMP TTAN-TTAKUN DK-ak: https://goo.gl/SvLPrn


Munduari begira irratsaio berria

Munduari begira irratsaio berria

Joxeperuk Munduari begira irratsaioa gidatuko du hemendik aurrera ostiral goizero 10:30-12:00 tartean. Animo eta ongietorri!!


Aitor ikastolako haurren irratsaioa bueltan

Aitor ikastolako haurren irratsaioa bueltan

Urtero bezala, urtarriletik ekainera bitarte, astearte eta ostegunetan Aitor ikastolako haurrek irratsaio alai bat eskeiniko digute 17:00-17:30 tartean*. Entzuteko aukerak: FM bidez 107.2 edo interneten ttanttakun.eus helbidean eta Ttanttakun mobile android mugikorretarako aplikazioarekin * Irratsaioaren ondoren grabazioa interneten https://ttanttakun.eus/irratsaioak/aitor-ikastola helbidean eta Ttanttakun mobilen  


Ttan Ttakun Festa-ko areto txikiko emanaldiak

Ttan Ttakun Festa-ko areto txikiko emanaldiak

Ttan Ttakun irratiko festan dakizuenez 2 areto erabiltzen ditugu, areto nagusian kontzertuak egiten ditugu, eta areto txikian DJ sesioak, aurtengo aukeratuak hauek dira: Taliban selektor Emesutan Pemaulk Stock 13 Rude kanka Zuaitz Gogoratu, urtarrilak 13, larunbata Egia kulturetxeko Gazteszenan 5 euroren truke. GOZATUUU!!!!