San Juan jaietako egitaraua Molotoff txoznan Hernanin

San Juan jaietako egitaraua Molotoff txoznan Hernanin

Hernaniko san Juan jaiak ekainaren 23-tik 27-ra izango dira, eta urtero Molotoff irratiak txozna jartzen du bertan, gune dantzagarri batekin. Aurtengo egitaraua interesgarria eta oparoa da, horra kartela. Gogoratu Ttan Ttakun irratiaren laguntza izaten dutela urtero, animatu eta gozatu!!!!



AB KROSSA badator

AB KROSSA badator

3º AB KROSSA (Amara Berriko krossa9, hil honen bukaeran izango da, maiatzak 28an konkretuki. Euskararen aldeko krosa dugu, urtero euskara bultzatzen duen elkarte bati bideratzen zaizkio irabazia, eta aurten TTAN TTAKUN irratian pentsatu dute…Mila Esker!!!! Egitaraua 17:00tan hasiko da haurren txokoarekin, 18:00tan haurren lasterketa eta 19:00tan lasterketa nagusia. Ondoren 20:00tan luntxa eta sari banaketa eta … Continued


Physis VS Pelax solasaldia eta kontzertua

Physis VS Pelax solasaldia eta kontzertua

Physis VS Pelax izango ditugu zuzenean igandea maiatzak 8, txondorran, eta kontzertuaren aurretik solasaldia egongo da, biak zuzenean emango ditugu Ttan Ttakun irratian. Sarrera 3 eurotan dago, animatu igande arratsalde entretenigarri bat gurekin pasatzera.


Joseba B Lenoir. 3 kanta zuzenean

Joseba B Lenoir. 3 kanta zuzenean

Joseba B Lenoir-ek Txondorragunean 2016ko apirilaren 17an eskeinitako kontzertuaren 3 abesti dituzu hemen. “Eguzkiari begietara so” diskoa argitaratu aurretik emandako kontzertua.


Igande honetan Joseba B. Lenoir zuzenean

Igande honetan Joseba B. Lenoir zuzenean

Igande honetan, apirilak 17, Joseba B. Lenoir-ek kontzertua eskeiniko du Txondorra gunean. Hasteko 18:00tan Ttan Ttakun irratiaren eskutik solasaldi/elkarrizketa bat egongo da eta ondoren kontzertua. Guztia zuzenean emitituko dugu 107.2FM, 107.7FM eta ttanttakun.org bidez.


Aztalka irratsaio berria

Aztalka irratsaio berria

Aztalka irratsaio berria hasiko du gaur bertan Samuk, astearte gauero 00:30-01:30 tartean, konspiranoiari buruzko irratsaio berria, ONGIETORRI!!!


Martxoak 15-ean Lorea agirreren solasaldia zuzenean

Martxoak 15-ean Lorea agirreren solasaldia zuzenean

Euskaltzale eta euskaldun askoren ahotan dabil ahalduntzea eta aktibazioaren erronka. Euskarari buruzko diskurtsoa aldatzearen beharra, euskara sustatzeko kanpainak, erabilera, euskara elkarteen lana… Donostian, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainarekin berriz ere indarra hartu du boteretzearen ideiak. Gai honen inguruan piztutako jakinmina asetzeko Lorea Agirre kazetaria eta Jakin-eko zuzendaria gonbidatu dugu hizlari gisa, martxoaren 15erako (19:00) … Continued


Nahas Mahas sesio berezia

Nahas Mahas sesio berezia

Astelehena Martxoak 14, nahas mahas sesio berezi bat burutuko dugu Txondorra gunean. 17:00tan 088 DJ-a (Iñigito), 18:00tan Manu Pogo eta 19:00tan Rude kanka. Martxoan zehar Txondorran egingo diren ekintzen barruan kokatzen da sesio hau, sarrera doakoa, zuzenean DJ emanaldiak eta aldi berean sesio horien emisioa Ttan Ttakun irratian 107.2FM 107.7FM eta ttanttakun.org orrian.




Aitor ikastolaren irratsaioa bueltan

Aitor ikastolaren irratsaioa bueltan

Aitor ikastolako haurrak astearte eta ostegunero 15:30 – 16:00 tartean irratsaioa burutuko dute, urtero bezala, urtarrilean hasi eta ekainerarte.