Azken orduko aldaketa
Badator irratiko festa larunbat honetan, eta kartelean azken orduko aldaketa bat izan dugu, UK BILL taldeak ezingo du festan jo eta haien ordez LUMA talde donostiarrak joko du.
Badator irratiko festa larunbat honetan, eta kartelean azken orduko aldaketa bat izan dugu, UK BILL taldeak ezingo du festan jo eta haien ordez LUMA talde donostiarrak joko du.
Larunbateko festa badatorrela, gaur UK BILL taldeko Rafa etorri zaigu estudiora disko berria eta festaz hitz egitera. Elkarrizketen atalean topatuko dzute grabazioa, eta gaurko TtanTtaPunk irratsaioan eta osteguneko EguerdikoAhotsa magazinean irratsaio bereziak festari buruz…
Urtarrilak 16,. larunbateko gure festarako dena prest dugu, aste honetan Eguerdiko Ahotsa magazinean arreta berezia eskeiniko diogu festari elkarrizketa eta musikarekin. Dekorazioa, barra turnoak, afariak, taldeen eta DJen beharrak…dena lotuta, beraz zuen presentzia bakarrik falta zaigu, larunbatean elkar ikusiko dugu!!!
Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan aurten izugarrizko kartela osatu dugu, kanpoko bi talde bikain eta bertako bi talde ezin hobe areto nagusian eta galdara-gelan DJak, MJak, performanzea, irratsaioa zuzenean eta batez ere giro ona. Hartu zuk ere parte Donostiako irrati euskaldun librearen 2016.ko festan. * Laster arte
OHARRA: Informazio honek aldaketak jasan ditzake, horregatik informazio eguneratua jakiteko: www.ttanttakun.org/programazioa * Entzuleok, HAU DA Ttanttakun irratiaren PARRILLA * IRRATSAIOAK IGANDEA Bazterrik bazter ( 18:30-20:00, errepikapena astelehenetan 09:00-10:30) Apur dezagun katea ( 20:30-21:30, errepikapena astelehenetan 13:00-14:00) Stock13 ( 22:00-23:30, errepikapena ostegunetan 17:00-18:30) ASTELEHENA SAIO BERRIA! Klitto! atari digitaleko kideek feminismoari buruz egingo dute Urtarriletik aurrera … Continued
Ttan Ttakun irratiak kontzertu berri bat antolatzen du. Azaroak 21, larunbata, Urgull-eko Guardetxean Pajarin eta Zappa-ri omenaldia egingo diogu CANSHADOWS eta AUTOBUS MAGIKOA taldeekin, 22:30tatik aurrera. Bizirik eta musikarekin harreman berezia duten inguruko pertsonaiak omenduko ditugu zenbait kontzertuen bidez, eta hau da lehenengoa. Sarrera 5 eurotan.
Aste honetan ez dugu ez Eguerdiko AHotsa ez Ttanttapunk irratsaiorik izango, oporretan nagoelako, hurrengo astean normaltasunera bueltatuko gera, barkatu eragozpenak, nahiz eta agian norbaiti ongi datorkion musika bakarrik entzutea…
Saio bat egiteko gogoa baduzu: Euskera hutsean egin behar duzu Irratiaren funtzionamendurako lanetan parte hartu behar duzu, ahal duzun neurrian Gurekin harremanetan jar zaitezke Bilera irekia hilabeteko lehen asteartetan 20:00-22:00, Karmengo ama 60. Egia, Donostia Telefonoa 943 322 523, irratsaioen ordutegietan gaude eta bestela erantzungailuan utzi mezua (deituko zaitugu) ttanttakunirratia@gmail.com helbidera idatzi eta kontaiguzu zer … Continued
Bai, hilabete honetan zenbait aldaketa egiten ari gara gure seinalearen hobekuntzarako, eta orain (badirudi behin BETIKO). 107.2FM-ra bueltatzen gara, Donostia osoan, hegoaldera goiherri alderaino, eta ia Gipuzkoako kostalde osoan, eta gainera 107.7FM-a ere mantentzen dugu donostialderako, beraz bi frekuentzia horietan entzun ahalko da hemendik aurrera Ttan Ttakun irratia, eta noski ttanttakun.org web orrian ere bai.
Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino. Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!
Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian
Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!