HISTORIA
IRRATIAREN HASTAPENAK
1995ean jaio zen Ttan Ttakun irratiaren proiektua, Egiako Gazte Lokalaren irekieraren urte eta leku berdinean. Hasiera batean Egiako Gazte Lokaleko parte izateko sortu zen, bertaratzen ziren gazteek tailer modura erabil zezaten.
1996ean eskeintza auzora zabaltzea pentsatu zen, auzoko zenbait lagun parte hartzera animatu zelarik. Bildu zen lagun talde berriak programazio bat osatu eta irratia kaleratu zuen, auzoko jendea informatuz eta irratiari buruzkoak zabalduz entzuleak lortzeko asmoz. Garai hartan irratia Egia auzoan bakarrik zegoen entzungai.
1997ean Donostia osora zabaltzea pentsatu zen, irrati seinalea FM-ko 106.8-an finkatuz. Egin beharreko lanak egin ondoren eta nahiz eta inguruko auzoetara seinalea ondo iritsi (Gros, Erdialdea etab.) denborarekin ikusi zen seinalea ez zela Donostiako bazter guztietara behar bezala iristen eta ordundik aurrerako borroka izango zen xede hori lortzea. Seinalearen eremua handitzeko Donostiako mendiren batean (Ulia, Igeldo) errepikagailu bat jartzea adostu zen, baina Udaletxeak bata bestearen atzetik egindako eskaeraei ez zien jaramonik egin.
1998an programazio berria finkatu zen eta geroz eta jende gehio biltzen hasi zen Donostiako Irrati Euskaldun Libre baten proiektuaren inguruan. Hurrengo urteetan zehar adin eta gustu musikal desberdinetako jendea pasa zen irratitik, mota desberdinetako irratsaioak burutuz, bakoitzaren iraupena ere desberdina zelarik.
BIGARREN AROA
2002an sortu zen irratiaren webgunea (ttanttakun.com) eta irratiari buruzko informazio eta berriak topa zitezkeen bertan. 2005.-an irratiaren entzute eremua zabaltzeko helburua lortu zen, irratiak Ulian errepepikagailu bat jarri zuen eta modu honetan irratia Donostiako bazter guztietan (zulo beltz baten bat izan ezik) eta baita inguruetako herrietan (Hernani,Zarautz etab.) entzun zitekeen.
Azken urteetan lan handia egin da irratiaren hobekuntza kontutan. Ekipamendu berriak (mikroak, soinuaren kalitatea hobetzeko aparatuak etab.) eta, hein handi batean, informatikak, posible egin du irratiaren kalitatea hobetzea eta programazio osatuago bat eskeini ahal izatea. Internet bidezko zuzeneko irrati emisioa, irratsaioen grabazioak web orrian entzun eta deskargatzeko aukera… pixkana pixkana irratiaren eskaintza handitzea lortu zen.
Dena dela irratiak ez zuen zori guztiz ona izan. 2010ean Guardia Zibilak Egiako Gazte Lokala miatu zuen (hona irratiaren oharra) eta, besteak beste, Ttan Ttakun irratiaren ekipamendu ugari eraman zuten. Emisioa mantentzeko gailuak ziren batzuk eta beraz irratiaren seinalea moztu zen. Kolpe hau gainditu ostean beste zartada bat jasan behar izan zen: uholdeak. Irratiako kabinaren gainetik igarotzen den hodi bat lehertu eta hainbat gailu hondatu ziren oraingoan. Azkenean, eta lan handiaren ostean, irratiaren aurreko egoera berreskuratu zen eta baita kideen animoak ere.
2012an Udaletxeak Uliako udalaren antenan irratiaren antena jartzeko baimena eman zuen, leku egokian izanda seinalea hare eta urrunago zabaltzea lortu zen honela, salto nabarmena. Urte honetan bertan, irrati lizentzien “zozketa” zela eta, irratiaren seinalea 107.2FMan finkatu zen. 2013an Android gailuetarako irratiaren aplikazioa garatu zen, Lautech Kooperatibaren laguntzari esker.
Gaur egun 20 bat irratsaiok osatzen dugu irratiko PROGRAMAZIOA, hauen artean magazineak, teknologia eta gizartea, musika estilo konkretu zein ugariei eskeinitakoak (elektronikoa, reggae, punk…) etab. Gainera irratsaioen errepikapenak emititzen dira eta hauekin batera estilo edo sailkapen desberdineko musika tarteak (punk, euskal-folk, berrikuntzak etab.)
TXOMINEKO JAIAK, ETAB.
Porrontxo jaietan urte askotan parte hartu ondoren, beste auzo batera zuzendu genuen txosna eta jai giroa zabaltzeko asmoa: Txominera (Loiola eta Martutene tartean). Festa hauek Irailaren hasieran ospatzen dira eta nahiz eta oso jendetsuak ez izan, urtetik urtera irratiak antolatu dituen kontzertuek jendea erakarri eta giro polita jarri dute festen gune alternatibo hontetan. 2007an hasi ginen auzo honetan txozna eta kontzertuak antolatzen eta oraindik ere jarraitzen dugu.
Urtean zehar ere festa batzuk antolatu izan ditugu lokal desberdinetan: Trintxerpeko Mongambon Rock Gaua, urte zaharrean Loiolako Gaztetxean Punkilloia,…
Donostian festa haundia den San Tomas egunean ere postua jarri izan dugu azken urtetan, Alde Zaharrean eta Txofren izan gera txistorra frijitzen, baina 2012an postua ez jartzea erabaki zen.
IRRATIAREN URTEROKO FESTA
Honez gain dagoeneko 13 aldiz antolatu dugu (2016ko Urtarrilean azkena) irratiaren festa Egiako Gasteszena aretoan (Egiako Kultur Etxeko kontzertu aretoa). Etenik gabe ospatu den festa honen helburuak hauek dira: batetik Donostian Irrati Libre bat guztion zerbitzura dagoela ozen aldarrikatzea, bestetik gure estiloan festa mundial bat antolatzea kultur etxeko bi aretoak erabiliz bi giro desberdin eskeintzeko, eta, nola ez, dirua biltzea; irratiaren biziraupenerako gastuak ordaintzeko diru sarrera garrantzitsuena da.
Festa hau urtetik urtera hazten joan da eta arrakasta itzela lortu du, azken urteetan aretoaren aforoa lehen orduetarako bete delarik.
Garaiz ibili beraz eta ez galdu hurrengo Ttan Ttakun irratiaren festa mundialaren ospakizuna!!!
20. URTEURRENA
2015eko Uztailean ospatu genuen, Guardetxean