Ni Naiz Naizena

ZUZENEAN

ERREPIKAPENA

AZKEN IRRATSAIOAK

Ni Naiz Naizena #23: London

Aspaldiko partez Ni Naiz Naizena bueltan izan da! Gaurkoan Londresi dedikatutako saio berezia: erdoila eta nagiak aterata, Erresuma Batuko hiriburen inguruko abestiak izan ditugu protagonista nagusi. Horietaz gain hiriak dakarzkidan oroimenekin lotutako taldeak ere jartzeko aukera izan dugu. Horrela, eklektizismoaren hauspoak bultzatuta, errepaso zabal bat egin diogu Londresi. The Smiths-ekin hasi eta The Verve-ekin bukatu…

Ni Naiz Naizena #22: (Paradisu) Zinema

Ni Naiz Naizena saioaren bigarren denboraldia abiatu degu gaur, nahiz eta astelehena izan... Horretarako oso saio berezia prestatu degu, zinema eta Donostiako Zinemaldi alternatiboaren inguruan. Eta horretarako Jaialdiaren 3 portagonista nagusi izan ditugu solaskide, filmeen abestiak modu eklektiko eta heterodoxo batean uztartzeko: Joxe Ripiau rekin hasi eta Flukerekin bukatu. Eta bien bitartean GipsyKings, Basurde, Dut,…

Ni Naiz Naizena #21: Udara

2020-2021 Denboraldiko Ni Naiz Naizena irratsaioaren azken saioa... ¿Edo betirako agurra? Irailean jakingo degu erantzuna... bien bitartean Udarari zuzendutako saio honetan ene bizitzako talde esanguratsuen abestiak izan ditugu nagusi Eddie Cochran, Weezer, NRBQ, The Hold Steady, Queens Of Stone Age, Def Con Dos, mperial State Electric, Ella Fitzgerald, Dead Kennedys, Vampire Weekend, etab. Baino baita…

Ni Naiz Naizena #20: The Jayhawks

Gaurkoan gai bati dedikatu beharrean saioa, talde bat izan degu protagonista. Minnesotako The Jayhawks taldea hain zuzen ere. 90eko country musikaren mugarri hau Chillida Lekun izango degu kontzertuan beraien "Xoxo" azken lana aurkezten uztailak 8an. Hori dela eta bere diskografiari errepasoa eman diogu baita ere bere bi zutarri nagusi diren Gary Louris eta Mark Olson-en…

Ni Naiz Naizena #19: Sua

Sua orokorrean eta San Juango suak izan dira gaur protagonista. Jon Deunaren eguna ospatzeko, bai noski, Jon, Joan, Juan, Juanito etab. zuzendutako saio berezia. Eta horretarako konpania anitza izan degu Ni Naiz Naizenan: Arthur Brownekin hasi eta The Prodigyrekin bukatu. Eta bien bitartean Bomba Estéreo, Jimi Hendrix, The Doors, Johny Cash, Rolling Stones, Extremoduro, Kuraia…
Ikusi Ni Naiz Naizena(r)en bidalketa guztiak