Gaurko Tempo irratsaioan drum&bass doiñuak izan ditugu ordu betez. Entzundako zigiluen artean 45Seven, V Recordings, Ingredients, Comercial Suicide, Metalheadz, 31 Recordings besteak beste. Ekoizleak aldiz, LXC, Eveson, Dead Man's Chest, Erotic City, Digital & Response, Mako, Arcon2, More Sounds, Seba eta 2 Bad Mice.
Gaurko Tempo irratsaioko tartea Erresuma Batuan ekoizturiko Garage doinuekin hasi dugu, So Solid Crew, Oxide & Neutrino, Doble 99 eta Dj Luck eta MC Neat-en abesti zahar bezain klasikoekin. Jarraitzeko Planet Mu zigilura egin dugu jauzi, beronen sortzaile izan zen Muziq ekoizlearen "Ease up" abestiarekin. Irratsaioko bigarren zatia eta amaiera aldiz Drum&Bass-ean topa ditzakegun doiñu…
Erresuma Batuko Drum and Bass doiñuak izan ditugu entzungai gaur Tempo irratsaioan. Entzundako zigiluen artean Moving Shadow, Hard Leaders, Warp, C.I.A, Good Looking Recordings, Ing, Bad Company eta Renegade.
Gaurkoan 2010. urtean plazaratutako bilduma bat entzun dugu. Planet Mu zigilu ingelesak ordurarte Chicago hiriko eszena "underground"era mugatzen ziren doiñuak europara ekarri zituen. Nagusiki dantza eta lehiaketetarako sortuta dauden doiñu hauek Chicagoko house, rap, electro eta soul-a dituzte iturburu. Addison Groove bezalako musikariek Erresuma batuan, footwork doiñuak bertako dub step-arekin nahastuaz, musika berritzaileak eskeiñi dizkigute…
Gaurko irratsaioan musikari bakar batekin aritu gara. Move D ezizenez ezagutarazi zen musikari alemaniarra. David Moufang da bere izena eta 90. hamarkadan hasi zuen bere hibilbidea musika elektronikoan. Familian musikaz inguraturik izan zen txikitatik eta Berlingo Hesia erortzearekin batera techno doiñuak ezagutu zituen. Reagenz izeneko elkarlan esanguratsu bat ere plazaratu zuen Spacetime Continuum-ekin batera. Bere…