Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 11)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 11)

Gaurkoan egitarau ofizial, piraten egitaraua, atzoko abordaiaren gora behera, elkarrizketak, musika, Añorgako kirol eta Kultur elkartearekin elkarrizketa ata abar…



Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 10)

Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 10)

Pastel nagusi berri bat, piraten egitaraua, egitarau ofiziala, txoznan egindako grabazioak, rosarioren abestiak…irratsaio bete betea…


ADK-Musika eta Aingeru

ADK-Musika eta Aingeru

Hilabetean behin, ekartzen dugu lagun bat, irrati-itsasontzira. Musikaren atal sozialean sartzen gara, bide honetatik, eta gaurkoan, Aingeru izan dugu gurean. Ekarri digun abestien zerrenda duzu hauxe: > Sardonicus, UB40 > Fernando, Abba > Otra noche,Kaotiko > Urrun, Fermin Muruguza > Llorarás, Oscar de León > Tú eres ajena, Eddy Herrera > I feel good, James … Continued




Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 9)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 9)

Hasi da festa! Busti da festa! Abordatzearen bezperan hau izan degu gurean: Gaurko egitaraua (Mala Rodriguez Flamenkan, Rosario Saguesen), Irutxuloko Hitzaren pregoia, manifa antitaurinoa (gaur 18:00tan Bulebarreko kioskoan) eta Abordatze plana (bihar, astelehena 10, 12:00tan konexioa eta 16:00tan Abordatzea!). Ondo pasa eta bihar arte!



Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Aste nagusiarekin batera hasi da Pastel Nagusia! Egunero izango gaituzue 14:00tan eta 19:00tan (errepikapena), ordu erdiz, kontu kontari, kaleko giro, elkarrizketa, musika eta egitarauarekin! Saguesen txozna dugula gogoratu eta kontzertuak, gaurkoan, KALAKAN eta OREKA TX. Informazio gehiago topatuko duzue piraten webgunean eta Donostia kulturarenean. Bihar arte!


Saguesen Txozna

Saguesen Txozna

Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino.     Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!