Bazterrik Bazter 2015-08-09
Eduardo Galeano …..
Eduardo Galeano …..
Hasi da festa! Busti da festa! Abordatzearen bezperan hau izan degu gurean: Gaurko egitaraua (Mala Rodriguez Flamenkan, Rosario Saguesen), Irutxuloko Hitzaren pregoia, manifa antitaurinoa (gaur 18:00tan Bulebarreko kioskoan) eta Abordatze plana (bihar, astelehena 10, 12:00tan konexioa eta 16:00tan Abordatzea!). Ondo pasa eta bihar arte!
Noisean Behin irratsaioaren saio berri bat!
Aste nagusiarekin batera hasi da Pastel Nagusia! Egunero izango gaituzue 14:00tan eta 19:00tan (errepikapena), ordu erdiz, kontu kontari, kaleko giro, elkarrizketa, musika eta egitarauarekin! Saguesen txozna dugula gogoratu eta kontzertuak, gaurkoan, KALAKAN eta OREKA TX. Informazio gehiago topatuko duzue piraten webgunean eta Donostia kulturarenean. Bihar arte!
Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino. Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!
Eguerdiko Ahotsa irratsaioaren saio berri bat!
Hurrengo asterako martxan jarri gara, eta bai badakit azkenaldi honetan eguraldia ez duela eman astirik hondartzara joateko. 2015-eko Jakaikako azken ekoiztutako erritmoak jarri dira.Horien artean, Street corner riddim, Everything up riddim, Kick dem riddim, Happy hour riddim,….
Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian
Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!
Eguerdiko Ahotsa irratsaioaren saio berri bat!
Tequila madrildarren Matricula de honor 1º diskoa aztertu dugu, eta bestelako kanta ederrak eta agenda musika izan ditugu.
Eguerdiko Ahotsa irratsaioaren saio berri bat!