ADK – Wild man blues
Woody Allen and his New Orleans Jazz Bandaren Wild man blues-eko musika izan dugu, izen bereko dokumentalaren soinu banda.
Woody Allen and his New Orleans Jazz Bandaren Wild man blues-eko musika izan dugu, izen bereko dokumentalaren soinu banda.
Gaurkoan tabakalerako arte erakusketaz (ARENZANA IMAZ INTXAUSTI MONTON PERAL) aritu gara eta YOU ARE FREE (Cat Power) diskoa izan dugu. Tamalez, grabazioak huts egin ostean sentitzen dugu, baina ezin izango da irratsaioa berriro entzun. Mila esker eta hurrengo batean izango da!
Sentitzen dugu, baina aste honetan ere deskantsu bat hartuko du irrati-itsasontzi honek. Hurrengo asterako zerbait berria izatea espero dugu, artearen munduarekin zerikusia duena. Musika ere izango da eta biltegiak ongi eta prest izango ditugu ordurako. Beraz gaur 8 hemen, ttanttakun irratian, elkar topatuko garelakoan. Aste bikaina izan dezazuela! 107.2 eta 107.7 FM Donostialdean ttanttakun.org DONOSTIAKO … Continued
Gaurkoan Honestidad brutal, Andres Calamaroren diskoaren abesti batzuk entzun ditugu eta euskaratutako letra batzuk irakurri ditugu
Hiru kolore: urdina pelikulako soinu banda (Zbigniew Preisner-ek konposatua) izan dugu. Pelikula honek musikaren sormena du ardatz eta protagonistaren askatasuna ere bai. Pelikulan, soinu bandan agertzen den abestietako bat (Europaren batasunerako abestia), amaierarik gabe geratu da eta protagonistak konposatzen amaitu edo ez erabakiko du. Abesti honen letraren itzulpen bat irakurri dugu.
Gaur ez dugu #apurdezagunkatea irratsaiorik izango. Musika eta zinemari buruz egiten ari gara saio berezi bat eta laster prest izatea espero dugu. Folk musika izango duzue ordu betez, 20:30-21:30 tartean, eta bihar astelehena Charlie Parkerri eskeinitako saioaren errepikapena. Ondo izan eta ikusi arte. 107.2 eta 107.7 FMan entzun gaitzakezu Donostialdean eta baita ttanttakun.org webgunean ere … Continued
Gaurkoan Tahuría, Tahures zurdos taldearen musika izan dugu eta artean edo literaturan agertzen diren beste hainbat tahur (jokalari) gogoratu ditugu.
Charlie Parker saxofonista protagonista nagusia izan dugu. Bere musika entzun dugu eta Julio Cortazarrek eskeini zion “El perseguidor” (Las armas secretas) ipuina gogoratu dugu. Jazz musika 52 minutuz ordu bakarrean, on egin eta ikusi arte.
Gaurkoan zinemako musika izan dugu, soinu-banda bat. God help the Girl pelikula ko soinu banda, God Help the Girl taldeak eginikoa eta taldea beraren sorrera kontatzen duena fikzioarekin nahastua.
Gaurkoan musika-klasiko hautaketa bat izan dugu “Nola hitz egin musika klasikoaz umeei, Pierre Charvet” liburuak eginikoa. Egile hauek izan ditugu: Bernstein Schubert Mozart Bach Bizet Beethoven * Saio guztian zehar “Miren Aranburu ensemble” -ren musika entzun da fondotik
Gaurkoan Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lana izan dugu. Moulin Rouge (1952) pelikulako musika izan dugu eta Camenbert helburu (Jon Alonso) liburuko testuak ere. Abestien zerrenda Moulin Rouge (1952, John Houston zuz. Georges Auric mus.) Suite Polka Waltz Quadrille It’s april again Can Can Akordeoia Aktuazioa izenik gabe Bonus track Where is your heart, Gene Pitney
Gaur ez da izango Apur dezagun katea irratsaiorik, soinudun itsasontzia ttanttakun irlan enkaiatuta geratuko da deskansatu eta musika eta arteari buruz prestatzen ari naizen saioa hobeto prestatu ahal izateko. Irratsaioaren ordez, FOLK musika izango da ordu horretan. Datorren asterarte, ez zaitzatela aspertu eta izan irrati bat zure alboan! Aitor Perez