ABORDAIARA IRRATSAIOA
Piraten Abordaia zuzenean eskeini zuen Ttan Ttakun irratiak, irratsaio berezi horren grabazioa eskura dagoeneko, mila eker pirata guztiei!!!
Piraten Abordaia zuzenean eskeini zuen Ttan Ttakun irratiak, irratsaio berezi horren grabazioa eskura dagoeneko, mila eker pirata guztiei!!!
Ia ordubete luzatu zaigu gaurko Pastel Nagusia,. elkarrizketak, audioak, agenda eta abar…
Gaurko PASTEL NAGUSIAn… Entzun ahalko duzue Atzoko eta Gaurko berriak, egitaraua, zuzeneko elkarrizketak eta musika ere. Festaren hasieraren testigu izan ginen Kañonazoan eta Piraten Tuxpinazoa Ezkila kapitainari itxaronez, Bestetik 3gabe2 taldea izan dugu, beraien kontzertua ZUZENEAN programan entzun ahalko duzue hurrengo astelehenetako batian eta Doctor Deseok gauean aurkeztuko duen diskaren abestiak eta beste hainbat berri, … Continued
Pastel Nagusia hasi da! Egunero 14:00tan zuzenean eta 19:00tan errepikapena, informazio guztia eta askoz ere gehiago! Lehen irratsaio hontan Ttan Ttakun irratiaren txozna (..txoznaaa) aurkeztu degu, baita Piraten egitaraua (kofradiena ere bai!) eta Donostiako jaien egitarau ofiziala.
Urgull-eko Guardetxeko haurrak etorri dira irratira eta beraien abenturen kronika eskeini digute!
Beno ba! Azken eguna iritsi da eta gure azken programa hemen dator! Saioak eta Batistek ohituta gaituzten moduan Lekornetik bertatik eduki pila jaso degu: larunbat gabeko eta igande goizeko kronika, Ekhi-rekin elkarrizketa, Ruper Ordorikaren elkarrizketa… Izugarrizko jaialdi honi amaiera ederra eman diogu! Eskerrik asko guzti guztioi eta hurrengo urterarte!
EHZ 2014 bigarren eguna ederki hasi da baina ekaitzak astindu du Lekorne. Dena den dena aurrera doa! Guk atzoko eta gaurko audioak izan ditugu: Mexican Institute of Sound-ekin elkarrizketa, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertuaren abesti bat, goizeko kronikak, Sustrai Kolina eta Igor Elortza bertsolari saioa, Batisekin zuzenean konexioa… uffff! A ZER JAIALDIA! Bihar elkartasun … Continued
Gaur hasi da Euskal Herria Zuzenean jaialdia eta guk jarraipen berezia egingo diogu hiru egunetan 21:00tan. Lekornera bertara joan dira Saioa eta Batis eta beraiek izango dira gure begi eta belarriak! Hona hemen lehen eguneko programa.