Achtung! taldea asteartean Ttanttapunken
Gipuzkoako talde berri honen aurkezpena izango dugu astearte hontan 22:30-tatik 00:00-tara, atera berri duten diskoari errepasoa eta orainarteko kontzertuetaz arituko gara besteak beste.
Gipuzkoako talde berri honen aurkezpena izango dugu astearte hontan 22:30-tatik 00:00-tara, atera berri duten diskoari errepasoa eta orainarteko kontzertuetaz arituko gara besteak beste.
Durangoko Plateruena antzokian ANGELIC UPSTARTS ingelesak datoz bixitan larunabat hontan, eta hau aprobetxatuz beraien zuzenek diskoa aztertu dugu. Murphy’s law-ren kontzertuaz eta beste zenbait abestiz ere aritu gara…
Robin Hitchcock-en Soft Boys taldearen underwater moonlight LPa aztertu eta entzun dugu irratsaioa hontan, beste zenbait disko eta nobedade izan ditugu ere…
Ttan Ttakun irratiaren festaren ondorengo irratsaioan ohizko erritmoa lortu dugu, Dickies taledearen “Second comming” diskoari errepaso zabala eman genion, Ilegalesen azkenaurrekokontzertua iragarri genuen (gasteizen larunbat honetan), eta kanta solte dexente izan genituen gozatzeko.
Ttan Ttakunirratiko festaren berri eman dugu, ilegalesen disko berria gogora ekarri dugu eta bereziki Motorhead taldearen The world is yours diskoari errepaso zabala eman diogu, irratsaioa bestelako abesti finekin atondu dugu…
Aspaldian egin beharreko irratsaioa egin genuen atzokoan, Ttan Ttakun irratiak kaleratutako Vibrators taldearen “Peel sessions” diskoa aurkeztu genuen eta haren inguruko azalpenalk eman genituen, eta beste kantu eder batzuekin osatu genuen irratsaioa…
Gora TTAN TTAKUN!!!!! iiieeeeuuuuupppp!!! Ba bai, Ttan Ttakun irratiaren 5º ekoizpen diskografikoa kalean dugu dagoeneko, ILEGALES taldearen “11 canciones ilagales”. Irratsaio hontan errepaso zabala eman diogu LP berri honi, primizia gisa gainera, bestalde Motorhead-en donostiako kontzertuaz aritu ginan eta zenbait kanta ederrekin osatu genuen irratsaioa, Ilegalesen diskoa eskuratzeko email bat bidali irratira, ONDO SEGI!!
Irratsaio hontan Eskorbuto-ren Anti Todo diskoaren berralgitalperai buruz aritu gara, Ilegalesen 11 canciones Ilegales disoaren primizia izan dugu, ondorengo asteetan irratsaio bereziak izango ditugu…
Pasa den asteko hutsunearen ondoren bueltan gara eta betiko moduan kanta desberdinak aurkezteaz gain aste honetako disko berezia ere aurkeztu dugu, oraingoan JEFF DAHL gitarristaren “Wicked” LP-az aritu gara, on egin eta hurrengo asterarte…
Normaltasun guztia lortzeko errepikapenak besterik ez zaizkigu faltatzen, gainontzekoan betiko erritmora bueltatu gara. Aste hontan BLACK MARKET BABY taldeaz aritu gara, beraien bilduma bat ezagutuz, eta beti bezala, garai eta talde desberdinen abestiek osatu dute irratsaioa, ea gustoko duzun…
Ziztu bizian goaz eta dagoeneko irratsaioak web orrian jarri ditzazkegu edozein unetan bisitariak eskura izan ditzan, hona emen, beraz, kurtso berriko lehenengo TtanTtapunk irratsaioa, astero igoko duitugu irratsaioak, beraz ADI!!!
Aste honetako irratsaioan arreta berezia jarri diogu SLAUGHTER & THE DOGS Manchesterko punk taldearen lehenengo LPari, nobedaderen bat eta kanta sorta eder batek osatu du saioa, ondo segi!