Taosa

Taosa, hacktibismoa, jendartea eta teknologia uztartzen dituen irratsaioa da. Itsasotik datorren behe laino lauso bat bezala jendartean zabaltzea du helburu.

ZUZENEAN

ERREPIKAPENA

Taosa, hacktibismoa, jendartea eta teknologia uztartzen dituen irratsaioa da. Itsasotik datorren behe laino lauso bat bezala jendartean zabaltzea du helburu. Teknologiari buruz hitz egingo dugu bai, baina tresnen aspektu teknikoez baino, hauen erabilpenaz, potentzialaz eta jendartean eta kulturan duen eraginaz jardungo dugu saioan. Teknologia, kultura eta ekonomia ere badenez, bi gai hauei garrantzi berezia emango diegu gure jardun taosikoan.

Taosa: Itsasotik sartzen den behelainoa, Zumaian. Kostaldean sortzen den lainoa da taosa, eguraldi ona izan arren, kostako herriak eta hondartzak estaltzen dituen behelaino hori. Jendartean hacktibismoaren ideiak zabaldu nahi dituen behelaino lauso hori izan nahi du gure programak.

taosa_ttanttakun_irratia_107_2_Ostegurnero_19etan

Gorka Julio (@teketen | teketen@status.blogsoviet.com) , Unai Gorrotxategi (@ishikawa_) eta Beñat Irasuegik (@birasuegi | birasuegi@status.blogsoviet.com) zuzenduko dugu saioa, Bakalhau eta Blogsovieteko kideen laguntzarekin, baina parte-hartzera erabat irekitako saioa izango da, eta irratian naiz interneten gai hauen inguruan esateko zerbait daukan jende guztia murgildu daiteke Taosan. Zuzenean ere parte hartu daiteke twitterren #taosa hashtag-a erabilita. Saioa egitearen arrazoi nagusia, gure artean gai hauen inguruan ditugun kezka, eztabaida eta proposamenak jendartean zabaltzea da, jendartetik galdera, iritzi eta ideia berriak jasotzeko asmoarekin.

Astero ostegunetan 19:00etatik aurrera entzun ahal izango da Ttan ttakun irratian 107.2 FM Frekuentzia Maritimoan, Interneten http://ttanttakun.com helbidean streaming bidez, edo edozein momentuan Taosa saioaren orrian http://ttanttakun.com/index.php/category/irratsaioak/taosa . Bestela ere gure irratsaioaren podcast-era harpidetu zaitezke: http://ttanttakun.com/gaiak/irratsaioak/taosa/feed

Jarraitu Taosaren ekintzak twitterren: http://twitter.com/taosaioa edo gure sare sozial librean http://status.blogsoviet.com/taosa

Sortu, eraldatu, elkarbanatu

AZKEN IRRATSAIOAK

Taosa 3x24 - Google I/O, Tesla eta #udakoabestia

Google I/O, Tesla eta #udakoabestia

Taosa 3x23 - Lander Garro (@landergarro) idazlearekin, Gerra Txikiei eta handiei buruz

Lander Garrok bere ibilbidea eta bere nobela berria aurkeztu digu, Gerra Txikiak eta hori baino askoz gehiago.

Taosa 3x22 - Snowdenen tresnak, resetthenet.org eta webwewant.mozilla.org

Snowdenek erabili zituen tresnen aipamena, Reset the web ekimena eta Mozillaren Web We Want. Kashbad taldearen musika eta Maiatzaren 9 - Garaipenaren eguna ospatzeko SESBaren ereserkia.

Taosa 3x21 - #EgiakoAuzoEtxea eta http://makusi.tv (@makusitv) #Maiatzak1

Egiako Auzo Etxearen okupazioari buruzko albistea eta Makusi.tv proiektua izan ditugu saioan, maiatzaren lehen berezi honetan.

Taosa 3x20 - #GomendatuLiburuBat, #NoSignisAlFNAC eta Herri Liburutegi Digitala

#GomendatuLiburuBat liburu gomendioak, FNAC Bartzelonako langileen borroka #NoSignisAlFNAC eta Herri Liburutegi Digitala pastebin.com/sm3kVCmC
Ikusi Taosa(r)en bidalketa guztiak