Pastel Nagusia (Abuztuak 17)

Pastel Nagusia (Abuztuak 17)

Aurtengo aste nagusia amaitu ondoren, Pastel Nagusi berezi bat egin dugu izandako guztiaren errepasoarekin.



Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Aste nagusiarekin batera hasi da Pastel Nagusia! Egunero izango gaituzue 14:00tan eta 19:00tan (errepikapena), ordu erdiz, kontu kontari, kaleko giro, elkarrizketa, musika eta egitarauarekin! Saguesen txozna dugula gogoratu eta kontzertuak, gaurkoan, KALAKAN eta OREKA TX. Informazio gehiago topatuko duzue piraten webgunean eta Donostia kulturarenean. Bihar arte!


Piraten abordatzea

Piraten abordatzea

Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian


Pastel Nagusia 2015

Pastel Nagusia 2015

Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!


#TTXXFEST Bideoklipa by @Batisezeiza

#TTXXFEST Bideoklipa by @Batisezeiza

Batistek (Ez Da Mutu) irratiaren 20. urteurren festaren bideoa egin du! Hona hemen gau izugarri haren irudi batzuk: Bide batez, gau hartan bertan KARKELek eskeinitako emanaldia entzun dezakezu gure webgunean bertan!


#EHZ2015 Kronika Lekornetik

#EHZ2015 Kronika Lekornetik

Lekornera laguntzera/dantzatzera/informatzera/gozatzera/… joan den Saioa irratikidearekin telefonoz hitzegin degu. Bidean gelditu zaizkigun elkarrizketak bihar entzuteko aukera izango degu! Ondopasa!


EHZ 2015 Uztailak 3-4-5! LEKORNEN   EmeSutan, Ekainak 29

EHZ 2015 Uztailak 3-4-5! LEKORNEN EmeSutan, Ekainak 29

Gaurkoan luzaz jardun gara Pauline @ehzfestibala ko kidearekin! Asteburuko gora beherak eta musika artistak lagun! Entzungai podcast honetan!! Asteburuan denok LEKORNE ko GARRO gaztelura! UZTAILAK 3-4-5 TTANTTAKUN Bertan izango gara Egun bakoitzeko KRONIKAK eskainiz! Konexxxion Lekorne-Donostia! MUNDURA! Twitter @ehzfestibala    eta    #ehz2015 Webgunea http://ehz-festibala.eu       Egitaraua  http://ehz-festibala.eu/festibala/egitaraua/egun#egitaraua Txartelak erosi nahi? BIHAR arte ONLINE aurre salmenta! -> … Continued


Joan Jett & The Blackhearts, EMESUTAN, Martxoak 23, 2015

Joan Jett & The Blackhearts, EMESUTAN, Martxoak 23, 2015

Joan Jett en ibilbidean bigarren talde hau izan zuen kide, The Blackhearts hain zuzen ere. Otsailaren 16ean The Runaways taldearekin egindako ibilbidea eta gaurkoan The Blackhearts ekin egindakoa, bakarka egindakoari ere tartea emanez. Gozatu R&R emakume kañero honen bidez!