Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 12)

Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 12)

Gaurkoan ordubete ederreko audioa duzue, Nautikoan gaur jotzen arituko diren Ecra Ed Otorkse batetik, Askekintza elkartetik Tortilla Patata Begano lehiaketaz jardun dugu eta Markel Ormazabal eta Oierri “Burdinezko-Hariak eta Plastikozko Goilarak” elkarrizketa eta Talaia Lan-Taldeko Miren izan ditugu musika eta egitarauaz gain! Falta diren beste audioak laster joango gara sartzen! ERREPIKAPENAK egunero: 19:00tatik aurrera ZUZENEAN … Continued


Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 11)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 11)

Gaurkoan egitarau ofizial, piraten egitaraua, atzoko abordaiaren gora behera, elkarrizketak, musika, Añorgako kirol eta Kultur elkartearekin elkarrizketa ata abar…


Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 10)

Pastel Nagusia 2015 (Abuztuak 10)

Pastel nagusi berri bat, piraten egitaraua, egitarau ofiziala, txoznan egindako grabazioak, rosarioren abestiak…irratsaio bete betea…


Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Pastel Nagusia 2015 (abuztuak 8)

Aste nagusiarekin batera hasi da Pastel Nagusia! Egunero izango gaituzue 14:00tan eta 19:00tan (errepikapena), ordu erdiz, kontu kontari, kaleko giro, elkarrizketa, musika eta egitarauarekin! Saguesen txozna dugula gogoratu eta kontzertuak, gaurkoan, KALAKAN eta OREKA TX. Informazio gehiago topatuko duzue piraten webgunean eta Donostia kulturarenean. Bihar arte!


Saguesen Txozna

Saguesen Txozna

Aurtengoan ere ttan Ttakun irratiari Txozna egokitu zaio Saguesen, beraz Aste Nagusian zehar, egunero lanean topatuko gaituzu Sagueseko txoznan, 23:00tatik kontzertuak bukatu eta ordu erdiraino.     Ia guztia prest da, zu falta zara soilik. Animatu eta pasa zaitez bixitan!    


Piraten abordatzea

Piraten abordatzea

Abuztuak 10, astelehena izango da Donostiako piraten abordatzea, eta Ttan ttakun irratiak, urtero bezala emisio berezia eskeiniko du. Eguerdian prestaketekin konektatuko dugu,12:00tatik 13:00tara zuzenean, zertan ari diren ezagutzeko, eta arratsaldean 16:00tatik 18:00tara abordaia erretrasmitituko dugu, zuzenean portutik. 107.7FMan antzun ahalko da edo ttanttakun.org web orrian


Pastel Nagusia 2015

Pastel Nagusia 2015

Aurten berriro PASTEL NAGUSIA irratsaio berezia egingo dugu Ttan Ttakun irratian, Aste Nagusian zehar, egunero abuztuak 8-tik 15-era, biak barne, zuzenean 14:00-14:30 tartean. Azken notiziak, elkarrizketak, musika, agenda eta abar. Errepikapenak, egunero ere 19:00-19:30 tartean. Animatu eta parte hartu zuk ere!!!!



Zuzenean#39 Damba

Zuzenean#39 Damba

Damba taldearen kontzertu bat eskeini dugu gaurkoan, Donostiako Aste Nagusian, abuztuak 15ean eskeinitako kontzretuaren grabazioa bidali digute…


Pastel Nagusia 2014 (Abuztuak 16)

Pastel Nagusia 2014 (Abuztuak 16)

Aurtengo azken Pastel Nagusia! Esne Beltza, Danba, Doctor Deseo, La Gossa Sorda… entzuteko aukera izan degu, eguneko egitaraua, eskerrak eta agurra! Eskerrik asko Pastel Nagusia posible egin dezuten guztiei eta hurrengo urterarte!


Pastel Nagusia 2014 (Abuztuak 14)

Pastel Nagusia 2014 (Abuztuak 14)

Gaurkoan berriro grabazio asko: Batukadak, txoznetako jendea, Heloran elkartea, eta noski musika Lauroba, Zea mays eta Duncan Dhu, on egin!!