BABYLON SUTAN #139 BDF

BABYLON SUTAN #139 BDF “JUGGERNAUT” + ROOTS SELEKZIOA

Kaixo!! Hemen duzue azken irratsaioa. Beste roots reggae selekzioa eta primizia bat: BASQUE DUB FOUNDATION taldearen azkeneko lanaren aurkezpena!! Juggernaut 12″ hau One In The Spirit zigiluan. Gozatu, dantzatu eta asteburu eder bat pasau!!!! Hurrengo ostegunarte!!! Latest Babylon Sutan’s Cloudcasts on Mixcloud


datc 41# Dub-aren aztarnak 1 (2011/02/21)

datc 41# Dub-aren aztarnak 1 (2011/02/21)

Dub-aren aztarnak deitu diogun saioaren lehengo alea dugu hemen. Hilabetean behin egingo ditugun irratsaio berezi hauetan, dub azpiestiloa izango dugu norabide, dub-aren epe desberdinak, ekoizleen berezitasunak, bitxikeriak, dokumentalak, eta abesti/diska mordoa soinu arrapatzaileez osaturik! Lehenengo honetan, ekoizle desberdinetatik pasa gera, abesti zaharrenetatik hasita, Jamaika, Londres eta bukaeran EHra iritsiz 90. hamarkadan. Hemen duzue playlista, gozatu … Continued


datc 38# 2010 Errepasoa (2011/01/31)

datc 38# 2010 Errepasoa (2011/01/31)

Kaixo lagunok, hemen duzue 2011ko lehengo DUB AT THE CONTROLS irratsaioa aspaldiko partez. Gogotxu hasi gara eta erritmo berberan jarraituko dugulakoan gaude. Atzokoan 2010ean zehar kaleratu diren ekoizpen garrantzitsu batzuei eskeini genion. Hauen artean A-Lone edo Conscious Sounds estudioetatik atera zirenak gehienak. Azpian aurkitu dezakezue playlist-a, galdu ez zaitezten eta espero dugu irratsaioa zuen gustokoa … Continued


datc 32# Inguruko produkzio berriak (Uztailak 12)

datc 32# Inguruko produkzio berriak (Uztailak 12)

Hementxe duzue buelta honen lehenengo irratsaioa. A-Lone Ark estudiotik ateratako azkeneko lanak jarri dizkizuegu hasieran eta ondoren londresera jun gara BDF-ren azkeneko lanak aurkezteko. Bukaeran, Sugar Minott abeslariari eskeini nahi izan dizkiogu abesti pare bat bere gertuko heriotza dela eta. Pena bat ahots zoragarri hori jun izana… hemen bere bideo bat, irratsaioko playlist-a eta audioa. … Continued