Namaste Budhavar 20. Programa

Namaste Budhavar 20. Programa

Namaste! Hemen da berriz Namaste Budhavar bi haundienekin Ravi eta Ali, dagoeneko etxekoak izango balira. Gozatu!


Namaste Budhavar 19. Programa

Namaste Budhavar 19. Programa

Namaste! Kosta zaigu baino hemen dugu berriz ere Namaste Budhavar. Gaurko irratsaioan sitarista berri bat dakarkizuet, Debabrata Chaudhury. Amerika eta Europatik ibili zen Ravi Shankarrek egindako bideetatik Ttanttakun irratira iritsi arte.


Namaste  Budhavar 18. Programa

Namaste Budhavar 18. Programa

Namaste! Gaukoan, gure gogokoen bi munduen arteko elkarlan ezinobea dugu Namaste Budhavar-en, Indo British Jazz Ensemble taldea Curried Jazz diskarekin. Bai taldearen eta bai abestiaren izenak oso aproposak dira. Irratsaio hau entzuten baduzue bihar, ingelesak bezala “baked beans” batzuk gosalduko dituzue, baino curriarekin.


Namaste Budhavar 17. Programa

Namaste Budhavar 17. Programa

Namaste! Gaurko saioarekin mendebalde eta ekialdearen arteko kolaborazioekin bukatzen joango gara. Gaurkorako kolaborazio bizarroena dugu, erredoble bukaezineko maisu gorena, Buddy Rich, eta erritmoaren Einsteina, Alla Rakha. Indiako erritmoen korapiltasuna dela eta Buddy Rich-ek pare bat abestitan ez du bateria jotzen Dholaks baizik. Paul Hornen txirulaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Bukatzeko Ravi maitea Yehudi Menuhin-ekin, paregabea, … Continued


Namaste Budhavar 16. Programa

Namaste Budhavar 16. Programa

Gaurkoan Mohan Bhatt eta Ry Cooder haundiek egindako ikaragarrizko diska entzungo dugu. Kolorado-ko basamortutik ibilaldi bat egingo dugu baino kurry usain interesgarri batekin. Slide-ren boterea, musikaren indarra, Jainkoekin hizketan.


Namaste Budhavar

Namaste Budhavar

Namaste! Aste hontan kale egin dugu, kotxea mekanikoarengana eraman dehar izan det. Dana den, zuen Namaste Budhavar eta sitar desioak asetzeko kontzertu bat gomendatuko dizuet, Desert Slide. Larunbatan Kursaal aretoan. http://www.fundacionkursaal.com/desert-slide.php Rajastaneko musika, oso interesgarria. Rajastan Indiako estaturik haundiena da, mendebaldean kokatuta, Pakistanekin muga egiten.  Namaste Budhavarren ohitutak gauden instrumentoak entzungo ditugu: tabla, tanpura, otoitz ahotsak… … Continued


Namaste Budhavar 15

Namaste Budhavar 15

Namaste! Zer egiten dute bi burusoil, bat indiarra bestea estatu batuarra, eta doktore batek Alemaniako Baso Beltzan? Ba kriston diska hau egin . Gure kolaborazio internazionalekin jarraitzen dugu eta saio hontarako John Handy eta Ali Akbar Khan haundiak ditugu Doktore Subramaniam bibolinistarekin. Curri currin!!


Namaste Budhavar 14. Pograma

Namaste Budhavar 14. Pograma

  Namaste! “West Meets East”, mendebaldeak ekialdea ezagutzen du, hori da gure kasua Ravi eta konpania entzuten degun bakoitzean. Baino gaurkoan Yehudi Menuhin bibolinista estatu batuarra baino sustrai judeo errusiarrekin, Indiara bidali dugu Ravi haundiarekin jo dezan eta a ze gozamena. Saioan zehar info arazo batzuk izan ditut, baino nire erru.


Namaste Budhavar 13. Programa

Namaste Budhavar 13. Programa

Namaste! Nahiz eta aste hontan zuzeneko saiorik ez egin, eta pasa den astekoa gaizki grabatu, hemen duzue Namaste Budhavar fresko freskoa.


Namaste Budhavar 12. Programa

Namaste Budhavar 12. Programa

Namaste! Atzeratutako saio hau igo nahi nuen, baina ni eta teknologien arteko arazoak direla eta, hutsik dago grabazioa!!! Sinestezina?! Beraz zuzenean entzun zenutenok, jakin ezazue, kriston pribilegioa izan dezutela.  


Namaste Budhavar 11. Programa

Namaste Budhavar 11. Programa

    Namaste lagunok!   Saio hontan gauza berri eta bitxiin nator. Asteko Sarangia, instrumento hau bibolinaren anai indiarra da. 3 soka eta Indian hain gustoko dituzten hogeitahamapiko soka sinpatiko ditu. Jotzeko era ez da oso ortodoxoa baina ateratzen duen soinua guztiz lasaigarria.     Eta bukatzeko, Indiar musian oso berezi den tipo bat, Brij … Continued


Namaste Budhavar 10. Programa

Namaste Budhavar 10. Programa

Hilabete bat berandu baino hemen daukazue 10. programa. Saio honetarako argazkian dugun ikaragarrizko neskata dugu, Anoushka Shankar, Ravi-ren alaba eta Norah Jones-en ahizpa, ia ezer. Orain dela hilabete bat Donostia izan genuen flamenko eta indiar musikaren arteko fusioa egiten.