Iluntzeko trena #24

Iluntzeko trena #24

Goran Bregovic konposatzaile Serbiarrarekin hasi dugu gaurkoa, bere lan berria protagonista: “Three Letters from Sarajevo”, eta “Welcome to Goran Bregovic” errekopilazio diskatik hainbat pieza ere atera ditugu. Saioaren bigarren zatian, ordea, Robert Plant-i egin diogu ohore, argitaratu berri duen “Carry Fire” albuma aitzaki.


Iluntzeko trena #23

Iluntzeko trena #23

Gaurkoan This is the Kit, Iron & Wine, Elbow, Benjamin Clementine eta Ghostpoet musikari eta taldeak entzun ditugu.


Iluntzeko trena #22

Iluntzeko trena #22

Queens of the Stone Age (Villains), Brand New (Science Fiction) eta Foo Fighters-en (Concrete & Gold) azken lanak entzun ditugu gaurko saioan, tartean King Krule-ren Dum Surfer single-a. LCD Soundsystem-en azken diskatik atera dugu azken doinua, Other Voices (American Dream).


Iluntzeko trena #21

Iluntzeko trena #21

Gaurkoan hainbat estreinu izan ditugu entzungai, eta protagonista nagusiak Nine Inch Nails, Radiohead eta Benjamin Booker izan dira.


Iluntzeko trena #20

Iluntzeko trena #20

Pearl Jam taldeari zuzendutako saioa! Ten, VS, Vitalogy, No Code eta Yeld disketatik atera ditugu gaurkoan entzundako kantuak.


Iluntzeko trena #18

Iluntzeko trena #18

Gaur Queens of the Stone Age taldearen azken single-arekin hasi dugu saioa, eta Californiakoen hainbat kantu entzun ditugu. Taldearekin lotuta, beste hainbat proiektu musikal ere izan ditugu mintzagai, hala nola, Eagles of Death Metal, Boots Electric, Them Crooked Vultures, baita Mark Lanegan ere. Bukatzeko, Tom Waits izan dugu bidaide azken minutuetan.


Iluntzeko trena #17

Iluntzeko trena #17

Benjamin Clementine ingelesak eman dio hasiera gaurko saioari. Gai nagusi, Gernika koadroaren urteurrenaren inguruan Radio3ek eskainitako emanaldi bilduma izan dugu, Albert Pla, Exquirla eta Belakoren kantuekin. Bestalde, Mark Lanegan, Foo Fighters, St Vincent, Radiohead eta Becca Stevens musikari eta taldeak izan ditugu tarteko. Gaurkoan ere Chris Cornell gogoratu dugu, saioaren hasiera eta bukaeran.


Iluntzeko trena #15

Iluntzeko trena #15

Honako talde eta musikariekin aritu gara gaurkoan: Cabezafuego, Alt-J, Mac Demarco, Alice Phoebe Lou, Phox, The National, Robert Plant eta U2.


Iluntzeko Trena #14

Iluntzeko Trena #14

Saiorik folklorikoena orain arte! Serbian hasi gara, balkanetako musikarik hoberena Goran Bregovic konposatzaile handiaren eskutik. Jarrain Afghanistango emakumeen orkesta entzun dugu, baita haietaz mintzatu ere. Saharara mugitu gara gero, Tinariwen taldea aitzaki, herrialdeko historia kontestutzat. Azkenik Fela Kutik burutu zuen Afrobeat generoa izan dugu protagonista, Chileko Newen Afrobeat taldearen eskutik.


Iluntzeko trena #12

Iluntzeko trena #12

Gaur aurreko saioan aipatutako Goran Bregovic eta Residente berreskuratu ditugu, baita musika berria jarri ere noski. The Black Keys taldea izan dugu protagonista, Dan Auerbach-en single berria aitzaki. Bestealde aipatu ditugun musikari eta taldeak Goldfrapp, Gil Scott Heron eta Baskery izan dira.


Iluntzeko trena #11

Iluntzeko trena #11

Bete beteta eta ugaria izan dugu saioa gaur! Protagonista nagusiak, Gorillaz, Residente eta Feist izan ditugu. Estatu batuetako South by Southwest jaialdia ere aitzaki izan dugu, hainbat talde entzuteko, eta polemikaren bat edo beste lantzeko… Serbiako musika folklorikoa ere entzun dugu, Goran Bregovic konposatzaile handiaren eskutik.


Iluntzeko trena #9

Iluntzeko trena #9

Oraingoan ere bete-betea izan dugu saioa. Genero guztiak landu ditugu. Entzun ditugun artistak honakoak izan dira: Eels, Portugal. The man, Museless, First Aid Kit, Chastity Belt, Benjamin Booker, Gary Clark Jr., Alexandra Savior, Woods, The Afghan Whigs eta Sean Rowe.