TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN EDDIE & THE HOT RODS ETA GEHIO
Oraingoan Eddie & the hot rods taldearen disko klasiko bat izan dugu aste honetako disko berezia: “Life on the line”, eta beste zenbait abesti gehio ere izan ditugu.
Oraingoan Eddie & the hot rods taldearen disko klasiko bat izan dugu aste honetako disko berezia: “Life on the line”, eta beste zenbait abesti gehio ere izan ditugu.
Eguerdiko ahotsa magazinean Gobeo Bay taldearen “Alfa y omega” diskoa aurkeztu dugu, eta horretarako Julen abeslaria izan dugu telefonoz bestalde, ordu beteko grabazioa duzue hemen, elkarrizketa 35. minutuan hasten da gutxi gora behera.
Aste honetako disko berezia Social Distortion californiarren “Mommy’s little monster” izan da, gainera Puro Chile-ren “Color” diskoa aurkeztu dugu Mamen eta Urkori elkarrizketa eginez, eta abesti gehiago ere izan ditugu.
Puro Chile taldeak “Color” izeneko diskoa atera zuen duela 4 urte, baino guk orain egin dugu elkarrizketa eta aurkezpena, Mamenek eta Urkok erantzun dituzte gure galderak.
Barracudas taldearen lehenengo LP-a aztertu dugu beste zenbait abestiekin batera…
Osakidetza euskalduntzeko ekitaldia izango da Donostian maiatzaren 17an, Jabier Agirre arduradunarekin izan dugu elkarrizketa honen inguruan.
Enkore bilbotarren “Faktore komunak” diskoa aurkezteko Xabi eta Urtzirekin izan dugu elkarrizketa Eguerdiko Ahotsa magazinean.
Ttanttapunk irratsaioan Noise Annoys alemanen lehenengo diskoaz hitz egin dugu, bukowskiko DOAren kontzertuaz eta beste abesti batzu ere izan ditugu…
Antton taldearen “Gorantz erori” diskoa urkeztu dugu Eguerdiko Ahotsa magazinean, Anton berari elkarrizketa eginez gure estudiotan
Lauroba-ren disko berria aurkeztu dugu Eguerdiko Ahotsa magazinean, taldekideak elkarizketatu ditugu gure estudioan.
Zarautzko Eraso taldeak “Ez gara inoiz hilko” diskoa atera berri dute eta Eguerdiko Ahotsa magazinean diskoa aurkeztu dugu, elkarrizketa eta guzti, ordu beteko grabaziuoa duzue hemen, eta Erasori elkarrizketa grabazioaren erdikaldean dago, ezjakintasunak galerazi du txukun ez editatu izana.
Hanoi Rocks finlandiarren “Bangkok shocks, Saigon shakes, Hanoi rocks” lehenengo diskoaz aritu gara, Puro Chile, Desastrozombies eta Kaleko urdangen disko berriak aurreaurkeztu ditugu eta beste abesti batzu ere izan ditugu irratsaio honetan.