ADK-53 Zilarrezko hiria
Gaur Buenos Aireseko musika izan dugu
Gaur Buenos Aireseko musika izan dugu
Gaurkoan udako bidaia musikaleki jarraituz, La Habana izan dugu geltoki. Mongo Santamaria-ren Our man in Havana diskoa entzun dugu eta gehiago.
Memphisetik bidaia musikala, Xabier Montoiaren Plastikozko loreak erregearentzat liburuko protagonistarekin
Gaurkoan The Cure taldearen Killing an Arab abestia, The Cure taldearen Boy’s don’t cry diskoko abestiekin batera eta Albert Camus-en L’Étranger, euskeraz Arrotza, nobela izan ditugu
Gaurkoan izan ditugu berrikuntzen musika kritikak eta ondoren Gabrielen lekua disko-liburua izan dugu hizpide
Gaurkoan Strange days pelikularen soinu bandako musika izan dugu irratsaio osoan zehar, musika kritikak izan ditugu (14. minututik aurrera) Ihintza Orbegozo, Iñaxio Esnaola eta Julen Azpitarterenak zehazki eta Arte Garaikidea?! haurrentzako gida. MoMA liburuaren aurkezpena egin dugu (45. minututik aurrera)
Gaurkoan Mumford and sons taldearen Babel diskoa izan dugu. (21′) Musika kazetaritzari eskeini diogu tartea, disko berrien kritikak irakurriz, Julen Azpitarte eta Ihintza Orbegozorenak hain zuzen, eta (36′) Karmele Jaioren Hamabost zauri liburutik Izen hauskorrak ipuina izan dugu. POP irratsaioa inondik ere!
Gaurkoan Mikel Laboak eta Lluis Llach-ek 1984ko Urriaren 14.an Anoetako belodromoan eskaini zuten kontzertuaren abestiak izan ditugu.
Gaurkoan Honestidad brutal, Andres Calamaroren diskoaren abesti batzuk entzun ditugu eta euskaratutako letra batzuk irakurri ditugu
Gaurkoan Tahuría, Tahures zurdos taldearen musika izan dugu eta artean edo literaturan agertzen diren beste hainbat tahur (jokalari) gogoratu ditugu.
Charlie Parker saxofonista protagonista nagusia izan dugu. Bere musika entzun dugu eta Julio Cortazarrek eskeini zion “El perseguidor” (Las armas secretas) ipuina gogoratu dugu. Jazz musika 52 minutuz ordu bakarrean, on egin eta ikusi arte.
Gaurkoan musika-klasiko hautaketa bat izan dugu “Nola hitz egin musika klasikoaz umeei, Pierre Charvet” liburuak eginikoa. Egile hauek izan ditugu: Bernstein Schubert Mozart Bach Bizet Beethoven * Saio guztian zehar “Miren Aranburu ensemble” -ren musika entzun da fondotik