Iluntzeko trena #10

Iluntzeko trena #10

Gaurkoa saio berezia izan da. Punk-aren bariante berrienak entzun ditugu. IDLES, Bristolgo indie-punk taldearekin hasi gara, beren disko berriarekin, Brutalist. Jarraian, Gorka Santxo, gure gonbidatuarekin Ty Segall eta Thee Oh Sees taldeen gainean aritu gara.


Iluntzeko trena #7

Iluntzeko trena #7

Ibilbide anitza eta ugaria izan du saio honetan gure iluntzeko trenak. Tinariwen taldearen Elwan diskako lau abesti entzun ditugu, Ingalaterrako indie-punk taldearen IDLES-en azken single-a eta EP bat, Proyecto Solaz-en Propaganda EPko bizpahiru abesti, King Gizzard & the Lizard Wizard taldearen azken lana ere entzun dugu eta azkenik Ane Leux donostiarraren Sense laneko hainbat doinu … Continued


Iluntzeko trena #6

Iluntzeko trena #6

Gaurkoan Radiohead izan dugu protagonista nagusia. Talde ingelesaren seigarren estudioko album osoa izan dugu entzungai, Hail to the Thief. Bestalde, lehenengo ordu-erdian Incubus, Dope Lemon, Zeal & Ardor eta Tinariwen musika taldeen kantu berriak izan ditugu entzungai, denak estilo guztiz ezberdinekoak… rock, folk eta pop artean.