ADK 097 – Tristan eta Isolda “soinu-banda” 2. atala (azkena)
Erdi aroko mitoaren gaia izan dugu, pasioaren inguruko istorioa kontatu dugu eta erlazioa, arina izanda ere, duten abestiak entzun ditugu
Erdi aroko mitoaren gaia izan dugu, pasioaren inguruko istorioa kontatu dugu eta erlazioa, arina izanda ere, duten abestiak entzun ditugu
Tristan eta Isoldaren mitoa aipatu dugu eta istorioari musika jarri diogu
Pearl Jam taldeari zuzendutako saioa! Ten, VS, Vitalogy, No Code eta Yeld disketatik atera ditugu gaurkoan entzundako kantuak.
Gaur Queens of the Stone Age taldearen azken single-arekin hasi dugu saioa, eta Californiakoen hainbat kantu entzun ditugu. Taldearekin lotuta, beste hainbat proiektu musikal ere izan ditugu mintzagai, hala nola, Eagles of Death Metal, Boots Electric, Them Crooked Vultures, baita Mark Lanegan ere. Bukatzeko, Tom Waits izan dugu bidaide azken minutuetan.
Saiorik folklorikoena orain arte! Serbian hasi gara, balkanetako musikarik hoberena Goran Bregovic konposatzaile handiaren eskutik. Jarrain Afghanistango emakumeen orkesta entzun dugu, baita haietaz mintzatu ere. Saharara mugitu gara gero, Tinariwen taldea aitzaki, herrialdeko historia kontestutzat. Azkenik Fela Kutik burutu zuen Afrobeat generoa izan dugu protagonista, Chileko Newen Afrobeat taldearen eskutik.
Gaurkoan entzundako artistak, ordenean: Field Music, Laura Marling, Agnes Obel, Blues Pills, Benjamin Booker, Eels, The Afghan Whigs, Mac Demarco, Julien Baker, IZARO eta IDLES
Gaur aurreko saioan aipatutako Goran Bregovic eta Residente berreskuratu ditugu, baita musika berria jarri ere noski. The Black Keys taldea izan dugu protagonista, Dan Auerbach-en single berria aitzaki. Bestealde aipatu ditugun musikari eta taldeak Goldfrapp, Gil Scott Heron eta Baskery izan dira.
Bete beteta eta ugaria izan dugu saioa gaur! Protagonista nagusiak, Gorillaz, Residente eta Feist izan ditugu. Estatu batuetako South by Southwest jaialdia ere aitzaki izan dugu, hainbat talde entzuteko, eta polemikaren bat edo beste lantzeko… Serbiako musika folklorikoa ere entzun dugu, Goran Bregovic konposatzaile handiaren eskutik.
Oraingoan ere bete-betea izan dugu saioa. Genero guztiak landu ditugu. Entzun ditugun artistak honakoak izan dira: Eels, Portugal. The man, Museless, First Aid Kit, Chastity Belt, Benjamin Booker, Gary Clark Jr., Alexandra Savior, Woods, The Afghan Whigs eta Sean Rowe.
Ibilbide anitza eta ugaria izan du saio honetan gure iluntzeko trenak. Tinariwen taldearen Elwan diskako lau abesti entzun ditugu, Ingalaterrako indie-punk taldearen IDLES-en azken single-a eta EP bat, Proyecto Solaz-en Propaganda EPko bizpahiru abesti, King Gizzard & the Lizard Wizard taldearen azken lana ere entzun dugu eta azkenik Ane Leux donostiarraren Sense laneko hainbat doinu … Continued
Antonio Ruz-ek prestatu du Double Bah-en koreografia, Pablo Martin Caminero musikariaren laguntzarekin. Larunbat honetan Egia kulturetxeko Gazteszenan izango ditugu 20:00tan Double Bach emankizuna eskaintzen.
Gaurko saioan rock-a izan da protagonista nagusia, beste doinu alternatiboagoen artean. Beti bezala, azken asteko estreinu musikalek gidatuta bete dugu Iluntzeko Trenaren ordu eta erdia. Musikari eta taldeen artean entzungai izan ditugu: Berri Txarrak, Willis Drummond, Nudozurdo, The Icer Company, Bilau, Exquirla, Cabezafuego, Rufus T. Firefly, Ron Gallo, Dead Bronco, The Limboos eta Ryan Adams. … Continued