Ni Naiz Naizena #23: London

Ni Naiz Naizena #23: London

Aspaldiko partez Ni Naiz Naizena bueltan izan da! Gaurkoan Londresi dedikatutako saio berezia: erdoila eta nagiak aterata, Erresuma Batuko hiriburen inguruko abestiak izan ditugu protagonista nagusi. Horietaz gain hiriak dakarzkidan oroimenekin lotutako taldeak ere jartzeko aukera izan dugu. Horrela, eklektizismoaren hauspoak bultzatuta, errepaso zabal bat egin diogu Londresi. The Smiths-ekin hasi eta The Verve-ekin bukatu … Continued


Ni Naiz Naizena #22: (Paradisu) Zinema

Ni Naiz Naizena #22: (Paradisu) Zinema

Ni Naiz Naizena saioaren bigarren denboraldia abiatu degu gaur, nahiz eta astelehena izan… Horretarako oso saio berezia prestatu degu, zinema eta Donostiako Zinemaldi alternatiboaren inguruan. Eta horretarako Jaialdiaren 3 portagonista nagusi izan ditugu solaskide, filmeen abestiak modu eklektiko eta heterodoxo batean uztartzeko: Joxe Ripiau rekin hasi eta Flukerekin bukatu. Eta bien bitartean GipsyKings, Basurde, Dut, … Continued


Ni Naiz Naizena #21: Udara

Ni Naiz Naizena #21: Udara

2020-2021 Denboraldiko Ni Naiz Naizena irratsaioaren azken saioa… ¿Edo betirako agurra? Irailean jakingo degu erantzuna… bien bitartean Udarari zuzendutako saio honetan ene bizitzako talde esanguratsuen abestiak izan ditugu nagusi Eddie Cochran, Weezer, NRBQ, The Hold Steady, Queens Of Stone Age, Def Con Dos, mperial State Electric, Ella Fitzgerald, Dead Kennedys, Vampire Weekend, etab. Baino baita … Continued


Ni Naiz Naizena #20: The Jayhawks

Ni Naiz Naizena #20: The Jayhawks

Gaurkoan gai bati dedikatu beharrean saioa, talde bat izan degu protagonista. Minnesotako The Jayhawks taldea hain zuzen ere. 90eko country musikaren mugarri hau Chillida Lekun izango degu kontzertuan beraien “Xoxo” azken lana aurkezten uztailak 8an. Hori dela eta bere diskografiari errepasoa eman diogu baita ere bere bi zutarri nagusi diren Gary Louris eta Mark Olson-en … Continued


Ni Naiz Naizena #19: Sua

Ni Naiz Naizena #19: Sua

Sua orokorrean eta San Juango suak izan dira gaur protagonista. Jon Deunaren eguna ospatzeko, bai noski, Jon, Joan, Juan, Juanito etab. zuzendutako saio berezia. Eta horretarako konpania anitza izan degu Ni Naiz Naizenan: Arthur Brownekin hasi eta The Prodigyrekin bukatu. Eta bien bitartean Bomba Estéreo, Jimi Hendrix, The Doors, Johny Cash, Rolling Stones, Extremoduro, Kuraia … Continued


Ni Naiz Naizena #18: Summer of Soul

Ni Naiz Naizena #18: Summer of Soul

Aspaldiko partez bueltan gera! Gaurkoan “Summer of Soul” dokumental bikainari eta 1969 Harlem Cultural Festival jaialdiari zuzendua egon da saioa. Bertan egon ziren artista beltz zoragarrien musika jarri degu, modu anitz eta aldarrikapenez betekoan. Hor izan ditugu The Chambers Brothers, BB King, Mahalia Jackson, Mongo Santamaria, Stevie Wonder, 5th Dimension, Gladys Knight & the Pips, … Continued


Ni Naiz Naizena #16: CUBA

Ni Naiz Naizena #16: CUBA

Gaur Cubako ondar musikal mugagabea uztartu degu saioan. Baita ere herri bikain horrekin lotzen nauten hari pertsonalak aldarrikatu. Baina ez bakarrik hori: iraultza eta osasunaren ildotik, bizardunetik Soberana txertoraino daraman zain odolgorri hori plazaratzea ezinbestekoa zen. Eta horretarako gonbidatu bikainak izan ditugu: Joseito Fernandez, Compay Segundo, Ibrahim Ferrer, Omara Portuondo, Carlos Puebla, Beny Moré edo … Continued


Ni Naiz Naizena #15: Lana

Ni Naiz Naizena #15: Lana

Bi asteko isilunearen ostean, gure hamabostgarren saioa gure absentziaren errudunari eskaini diogu: lanari hain zuzen ere. Horretarako etxeko errezeta eklektikoaren bitartez osagai paregabeak batu ditugu menu soniko bikaina sukaldatzeko: Bob Marley, Ramones, Dolly Parton, Otis Rush, Koma, Oskorri, Ilegales, Chico Buarque, Lee Dorsey, Monster Magnet edo Luis Aguile. GORA GU TA GUTARRAK!


Ni Naiz Naizena #14: M8

Ni Naiz Naizena #14: M8

Gaurkoan feminismora eta Martxoak 8ko deialdira zuzen degu saioa, bi paregabeko solaskideekin batera: Elene Lopetegi eta Leire San Martin izan ditugu mintzalagun, Groseko Asanblada Feminista (GAF) eta Donostiako Asanblada Feministako (DAF) kideak, bataz beste. Baita ere musikari feminista aintzindariei errepasoa eman diegu eta gurekin Bessie Smith, Lesley Gore, Pointer Sisters, Yoko Onoren abestiak izan ditugu … Continued


Ni Naiz Naizena #13: Koloreak

Ni Naiz Naizena #13: Koloreak

Kolore, kolore ta gustu guziak…Denontzat, denontzat ez dira berdinak… Bai koloreetara zuzendu degu saioa, bai aniztasuna aldarrikatu eta ospatuaz, baita musikak kolore ezberdinei zuzen dizkien gure abesti gogokoenei errepasoa eginez hainbat talde eta musikarien eskutik: Negu Gorriak, J Balvin, Jimi hendrix, Aerosmith, War on Drugs, Amy Winehouse, Miles Davis, Donovan, Kyuss edo Weezer egin digute … Continued


Ni Naiz Naizena #12: Itxaropena

Ni Naiz Naizena #12: Itxaropena

Gaurkoan saio alai eta baikorrago bat izan degu aspaldiko partez. Zirgabetasunaren aurren itxaropena aldarrikatu nahi izan degu. Itxaropena iraultzailea delako, bai norbanakoarentzat baita gizartearentzat ere. Baino batez ere gaurkoan momentu zail eta ilunei aurre egiteko itxaropenaz egon gera hitz egiten bidelagun anitz eta klasiko askoren eskutik. Su ta Garrekin hasi eta John Lennonekin bukatu. Eta … Continued


Ni Naiz Naizena #11: Zirugabetasuna

Ni Naiz Naizena #11: Zirugabetasuna

Mundu eta aro aldakor batean bizi gera. Ziurgabetasuna da nagusi. Horrek egoneza eta ansietatea sortzen digu. Noraezenan egon arren goizean eguzkia ateratzen da eta Ni Naiz Naizena saioan baikortasunez ere begiratu nahi izan diogu ziurgabea den egoera honi. Horretarako bidelagun izan ditugu Joserra Seperenea, Heliocentrics, Javier Solís, Ruth Brown, Johnny Cash, David Bowie, The Sundays, … Continued